Anxo Albisu: “Guk nahiko genuke ekoizten duguna mundu guztiarentzat izatea”

Maite Sanchezek 2000. urtean sortu zuen Domiña Abeltzaintza Ekologikoa Goizuetan. Anxo eta Indar seme-alabekin batera, betizu behiak hazten dituzte bertako mendietan. Europako azken behi basatia da betizua, galtzeko arriskuan dagoen eta erdi-askatasunean bizi den espeziea. Anxo hileko lehen larunbatean Iruñera doa EKOmerkatura, betizuekin egindako txorizoa saltzera.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Konta iezaguzu zuen ibilbide ekologikoa. Nola hasi zineten, zer ekoizten duzue, non, nola?
Amak 2000 urtean abiatu zuen proiektua. Betidanik sinistu du ekologikoan eta behiak jartzeko garaian horrela egin zuen. Betizuak aukeratu genituen bertakoa delako eta pandemia garaitik haragiari beste irteera bat bilatu diogu: txorizoa egiten dugu. Hasieran haragia saltzen genuen, baina pandemia iritsi zenean merkaturatze bide asko itxi ziren eta ekoizpena aurrera eramateko txorizoak elaboratzea okurritu zitzaigun. Egia da guretzat erosoagoa dela eta toki gehiagotara ere iristen garela. Orain, gainera, lantegi txiki bat egiteko asmoa dugu, elaborazio prozesu osoa guk egiteko. 
Animaliekin lanean, denak dena egiten dugu: guztion artean antolatzen gara, bazka ematetik, txorizoak egitera, eta azoketan saltzera. EKOmerkatura, adibidez, ni joan ohi  naiz baina beste azoka batzuetara ama eta anaia joaten dira. 
Zergatik zoaz EKOmerkatura?
Gure produktuarekin bat datorren azoka bat delako. Merkatu txikia da, salmenta zuzena sustatzen da eta kontsumitzailearekiko gertutasuna lantzen da. Baloratzen dugu bezeroekin Hasi gara dendetan saltzen baina baloratzen dugu bezeroekin hitz egitea; haientzat ere batzuetan errazagoa delako gure produktua dendetan aurkitzea, azoka batera ezin badira joan. Baina gure salmenta gehiena azoketan izaten da. 
EKOmerkatua badoa, batzuetan gehiago funtzionatzen du eta beste batzuetan gutxiago; badago jendea etortzen dena hilero gure postura. Egia da gure produktua mundu ekologikoan kostatzen duela askoz gehiago, txorizoa ez delako egunero jateko ezta astero erosteko. Horregatik, egia da bezeroek errepikatzen dutela, baina batzuetan hilabete pare bat behar dute. 
Nola animatuko zenuke produktu ekologikoak kontsumitzera?
Elikagai ekologikoak, osasuntsuagoa izateaz gain, kalitate handiagokoak izan behar du. Plus hori izan behar dute elikagai ekologikoek; gehienek badute, baina lortu behar duguna da produktu erakargarri bat egitea, eta guk nahiko genuke ekoizten duguna mundu guztiarentzat izatea, ez gutxi batzuentzat; elikagai ekologikoak pertsona guztien eskura izatea. Batzuetan zaila da, baina ez erraza ez delako, baizik eta ez digutelako erraza jartzen. Ohiturak aldatzea ere, asko kostatzen da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org