CPAEN/NNPEKeko komunikazio taldeak eta TVE-eko Aquí La Tierra saioko erreportariek, gabonetan eten bat egin eta Maite Sanchez-en ustiaketa bisitatu zuten. Goizuetako abeltzainak, behi ekologikoekin lan egiten du, bertakoa den “Betizu” motarekin.
Berriro ere Aquí La Tierra saioan, eta oraingoan ere San Morales erreportariak, Nafarroan jarri du ikusmira, ekoizpen ekologikoari eta lurraldean lan egiten duten gizon eta emakumeei erreparatuz. Oraingoan Goizuetarako bidea hartu dute, iparraldeko herri polit bat, mendiz, basoz eta larrez inguratutakoa. Herritik kilometro gutxira Maite Sanchezen baserria dago, hiru seme-alabekin partekatzen duena. Eurek moldatutako etxea da, eta ia erabat autonomiki bizi dira bertan. Hortik, egunero, mendira igotzen dira euren behiak elikatu eta zaintzera, askatasunez naturan bizi diren betizuak. Euren ezaugarriengatik ezin dira ukuiluratu. Ekologikoan hazitako behiak dira, animalia berezi eta bakarrak.
TVEk Nafarroako ekoizpen ekologikoan jarritako interesak, gure lurraldean hogei bat reportaje grabatu izana eragin du. Hala ere, erreportariek, pieza bat egiteko iparraldea bisitatzen zuten lehendabiziko aldia zen. Zortea aldeko izan zuten, izan ere, hautatutako datan, abendu bukaeran eta latitude hartan, ez baitzuten zertan eguzkia bide lagun izan behar.
Maitek, lehen esku,z naturan eta ekologikoan egiten duen betizuen zaintza azaltzeko aukera izan zuen. Lan benetan gogorra abeltzainarena, orain urte batzuk Goizuetan bere burua kokatu eta irmotasunez eta konpromesuz emankorra bilakatu duena.
Saioa heldu den igandean emitituko da, 20.30tatik aurrera, TVEko lehenengo katean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org