Aquí la Tierra programak Nafarroako ekoizle ekologikoak bisitatu ditu berriro

Urtarrilean Aquí la Tierra TVEko programak enpresa ekologikoak bisitatu ditu: Rosara kontserbak Andosillan, Ferment Art Lodosan, Isanatur Garesen eta Vitis Larragan.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Beste behin ere, San Morales aurkezlea buru duen Aquí la Tierrako taldea Nafarroan izan da CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten enpresa ekologikoak bisitatzen. Dagoeneko 70 operadorek baino gehiagok jaso dute haien visita eta  produktu ekologikoak nola ekoizten dituzten erakutsi ahal izan dute.
 
Oraingo honetan, Andosillako  Conservas Rosaran hasi zen ibilbidea, eta Saul Jimenezen eskutik, dilista pardina ekologikoko kontserbak nola egiten diren erakutsi zen. 1986an sortu zenetik, Rosarak kalitatea eta artisautza eskaintzea izan du helburu nagusi. Bideo osoa hemen ikus dezakezu 13.15. minututik aurrera.
 
Eguna Ferment Art bisitatzen jarraitu zuen, artisau-elaborazioko eta elaborazio ekologikoko elikagai hartzituen marka. Nerea Zorokiainek elikagai hartzituen onurak azaldu zituen eta etxean barazki hartzituak egiten irakatsi zigun. Egunero landare probiotikoak hartzeak zure digestio-sistema eta, ondorioz, gainerako sistema indartzen laguntzen du. Ferment Art-en hartzituak egiten dituzte kalitate ekologikoko barazkiekin, hurbileko produktuekin eta sasoiko produktuekin. Bideo osoa esteka honetan ikus dezakezu, 09: 20tik aurrera.
 
Hurrengo egunean, taldea Garesera joan zen eta Manuel Romanek Isanatur-en egiten duten lana azaldu zuen. Bertan, oliba erabiliz produktu ekologikoak egiten dituzte. Emititzeko dagoen programa.
 
Vitis Navarra Larraga dagoen empresa da, mende bat baino gehiagoko historia eta berrikuntzarako grina duen haztegi familiarra da. Gaur egun, 70 langile baino gehiago izanik, lanaren zati handi bat ikerketara eta garapenera bideratzen dute. Azken 20 urteetan, Espainiako mahastizaintzako ondare genetikoa berreskuratzeko programetan lan egin dute, barietate autoktonoen biomoten bildumak sortzeko aukera emanez. Esteka honetan ikus dezakezu bideo osoa 14: 08tik aurrera.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org