Beste behin ere, Aquí la Tierra lantaldeak Nafarroa bisitatu zuen berriro, ekoizle ekologikoak grabatzeko. Kasu honetan, Lizarraldera, Artazara eta Bakedanora lekualdatu ziren ekainaren 23an; hurrengo egunean, ekainaren 24an, Milagrora jo zuten.
Artazan Casa Paulina bisitatu zuten, eta bertan Carlos Zabalak fruta eta basa-fruituak landatzen ditu marmelada ekologiko eta artisauak egiteko. Carlosek azaldu zuen, halaber, nola aldatu zuen bizimodua, nola utzi zuen komertzial gisa zuen lana basa-fruituak landatzeko eta marmelada ekologikoak egiteko, bai eta ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua ere.
Datorren abuztuaren 7an Aquí la Tierra saioan emitituko da.
Bakedanon garagar eta lupulu sailak bisitatu ziren. David Ruiz Azpilicuetak Urederra Garagardoak garagardo ekologikoa egiten du. Bisita zuzenean zelaian izan zen, garagar eta lupulu landaketa ikusteko. Azaldu zuen nolakoak diren maltak lager garagardoak, tostadak eta pale ale-ak lortzeko. «Beste urrats bat eman nahi genuen gure proiektuan, mikrogaragardotegi bat abian jarriz, garagardo ekologiko bat eginez, eskala txikikoa eta ekoizpen propiokoa». Garagarra eta lupulu-barietate desberdinak landatzea erabaki genuen, garagardo ekologiko bat gure maltarekin egiteko, eta, horrela, produkzio prozesu osoa itxi genuen, Daviden esanetan.
Datorren abuztuaren 5ean Aquí la Tierra saioan emitituko da.
Hurrengo egunean, taldea Milagrora joan zen, eta Florette enpresak brokolia, kalabaza, kalonjeak, ziazerbak eta rukula ekologikoak landatzen ditu bertan.
Datorren abuztuaren 8an Aquí la Tierra saioan emitituko da.