Artajok bigarren saria lortu du uzta berriko oliba-olio birjina estrentzat erreserbatutako nazioarteko lehen lehiaketan. Italiako Biolnovello lehiaketak Artajo 10 Koroneiki olioa nabarmendu du, olibadian eta kanpainan egiten den lana saritzen duen lorpen handia. Gainera, Artajok 6 domina irabazi ditu 'Artajo 10' gamaren 6 barietateetan.
Artajo 10 litro bat egiteko, 10 kilo oliba berde behar dira. Heltze goiztiar horrek ukitu fresko eta belarkara ematen dio olioari, fruta-aroma berdeen intentsitatearekin. Hori baloratu du Italiako Biolnovello lehiaketak eta saria jaso du berriki. Hain zuzen ere, koroneiki olibarekin lortu du saria Fontellasen dagoen empresa ekologikoa. Artajo 10 olio sorta urrian egin da.
Artajo Olioa familia enpresa bat da, oliba-olio birjina estra ekologikoa ekoizten duena, almazara Nafarroako Erriberan, Fontellasen, duena. Bertan, CPAEN/NNPEK bidez ziurtatutako uzta goiztiarreko oliba olio ekologikoak egiten dituzte, birjina estraren kalitaterik onena lortzeko. 12 barietate desberdinetako 200.000 olibondo baino gehiago dituzte
Sari honekin, Artajok beste domina bat lortu du. Maiatzean, Artajo 10 Coupagek urrezko domina jaso zuen New York International Olive Oil Competitionen.
Zorionak!
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org