Udalak antolatzen du azoka, CPAEN/NNPEK-ekin, INTIA-Reyno Gourmetekin, Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin eta Bizilur elkartearekin elkarlanean.
Bertako produktu artisauen azoka eginen dute datorren larunbatean, eta hogeita hamar bat postu jarriko dituzte. 10:00etatik 14:00etara egonen da zabalik, hileko bigarren larunbatean. Iruñeko Udalak antolatzen du azoka, baina lankidetzan aritzen da Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin (INTIA-Reyno Gourmet), Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (CEPAEN-NNPEK), Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin eta Bizilur elkartearekin.
Gainerakoan, hogeita hamar bat postu egonen dira hilero Basotxoan. Horietako sei Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearenak izanen dira. Beste sei INTIAk hautatuko ditu. CPAEN-NNPEK kontseiluak ere beste sei aukeratuko ditu; bai eta Bizilur elkarteak ere. Gainerako seiak Iruñeko Udalaren Merkataritza Zerbitzuak hautatuak izanen dira.
Eskainiko diren produktuek kalitatea egiaztatua izan beharko dute, hau da, dagokien kalitate-zigilua eta ziurtagiri ofiziala izan beharko dute. Azoka batetik bestera, gutxienez postuen % 25 berriak izanen dira. Udalak hainbat baldintza ezarri ditu azoka egin ahal izateko: besteak beste, hilero sasoiko produktuen postu bat jarri beharko da gutxienez.
AZAROAK 8 AZOKARA JOANGO DIREN CPAEN/NNPEK-KO PRODUKTOREAK
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org