Udalak antolatzen du azoka, CPAEN-NNPEKekin, INTIA-Reyno Gourmetekin, Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin eta Bizilur elkartearekin elkarlanean
Bertako produktu artisauen azoka eginen dute datorren larunbatean, eta hogeita hamar bat postu jarriko dituzte. 10:00etatik 14:00etara egonen da zabalik, hileko bigarren larunbatean, maiatzean, ekainean, abuztuan eta azaroan. Iruñeko Udalak antolatzen du azoka, baina lankidetzan aritzen da Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin (INTIA-Reyno Gourmet), Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (CEPAEN-NNPEK), Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin eta Bizilur elkartearekin.
Aire zabalean eta oinezkoendako eremu batean egiten da, Taconeraren ondoan, eta helburua da bai iruindarrendako eta bai bisitariendako ohiko azoka bihurtzea. Nafarroa osoko jakiak eta artisautza produktuak salduko dituzte. Helburua azoka iraunkor bihurtzea da, baina zenbait hilabetetan ez dute Basotxoan eginen, hiriko beste toki batzuetan ere antzeko egitasmoak izanen baitira. Hala izanen da uztailean esaterako, sanferminetan; irailean, Batasunaren Pribilegioaren Erdi Aroko azoka izanen da; urrian, berriz, Artisau Produktuen Azoka eginen dute Gazteluko plazan, eta abenduan eta urtarrilean Gabonetako programazio propioa izan ohi da.
Gainerakoan, hogeita hamar bat postu egonen dira hilero Basotxoan. Horietako sei Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearenak izanen dira. Beste sei INTIAk hautatuko ditu. CPAEN-NNPEK kontseiluak ere beste sei aukeratuko ditu; bai eta Bizilur elkarteak ere. Gainerako seiak Iruñeko Udalaren Merkataritza Zerbitzuak hautatuak izanen dira.
Eskainiko diren produktuek kalitatea egiaztatua izan beharko dute, hau da, dagokien kalitate-zigilua eta ziurtagiri ofiziala izan beharko dute. Azoka batetik bestera, gutxienez postuen % 25 berriak izanen dira. Udalak hainbat baldintza ezarri ditu azoka egin ahal izateko: besteak beste, hilero sasoiko produktuen postu bat jarri beharko da gutxienez.
MAIATZAK 10 AZOKARA JOANGO DIREN CPAEN/NNPEK-KO PRODUKTOREAK
• Lurmendi: mermeladak
• El Bordón: hestebeteak
• Ekollaondo: gazta eta arrautzak
• Erlanki: eztia
• El Puente Viejo: barazkiak
• Ecológicos Aranda: olioa
• Azuribeltz: gazta
• Asociación allotarra: olioa eta kondimentuak, irinak, hanburguesa begetalak
• Guneko: arrautzak
• Ekosagar: mermeladak
• Elkea: olioa, lekaleak eta garagardoa
• Lakabeko Okindegia: ogia
MAIATZAK 10 AZOKARA JOANGO DIREN BESTE PRODUKTOREAK
• Loperena: gazta
• Maite Sánchez: betizu hestebesteak
• Quesería Txantrea: gazta
• Pirineki: esnekiak
• Miel Andiaga: eztia
• Lezaun Gazta: gazta
• Sagardikoetxea: zukuak
• Lorez Lore: eztia
• Granja El Moro: gazta
• Casa Amézqueta: lekaleak
• Dulces Virgen de Ujué: gozokiak
• Katealde: ahatea
• Pastas Urrutia: gozokiak
• Magalean: algodoi organikozko oihal estanpatuak
• La Espiral energia-artisautza: osasunerako bitxiak
• Bilobila: angora ahuntzen mohairrezko jantziak
• Choice plata: diseinuzko zilarrezko bitxiak
• Wondersukicraft: bitxiak, koadroak, diseinuzko ispiluak
• Mil cositos: filigrana artisautza
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org