Bueltan da Nafarroako merkatu ekologikorik handiena

    Nafarroako Azoka Ekologikoa apirilaren 5, 6 eta 7an ospatuko da eta aurten Ardo Ekologikoaren Feria barnebilduko du

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    38 erakustoki publiko guztiaren eskura izango dira: barazkiak, haragia, gazta, ogia, pastak, ardoa, olioak, eztia, liburuak… Aurten gainera janaria etxera eramanen dute.  

    Tailer eta hitzaldiez gain, dastaketa eta ohiko showcookingekin batera, risoterapia, mindfullnes tailerrak izango dira helduentzat eta haurrentzako tailer eta jokoak. Navarra Ecologica  artistek dinamizatuko dute.

     

    Nafarroako produktu ekologikoaren azoka, Navarra Ecológica, apirilaren 5, 6 eta 7an ospatuko da Geltokin, autobus geltoki zaharrean. Laugarren edizio honek jaki ekologikoen arloan aurrerapausoa emango du eta ongizatea eta osasunaren arloko ekintzak aurkeztuko ditu.

    Nafarroako produktu ekologikoaren azokaren laugarren emanaldiak, Nafarroako elikadura eta ongizatearen sektore ekologikoko 38 erakustoki aurkeztuko ditu. CPAEN/NNPEKek antolatutako ekitaldia, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, Iruñeko Udalak eta Rural Kutxak lagunduta, sektore ekologikoko adierazle bilakatu da. Apirileko lehendabiziko asteburuan, Geltoki operadore eta bezeroen zuzeneko harremanerako plaza izango da.

    Berritasunak ugari eta anitzak izango dira, haien artean Nafarroako Ardo Ekologikoaren Feria barnebiltzea. Lehendabiziko egunean ospatuko da INTIAren eskutik. Beste berritasun bat ferian egindako erosketak etxera eramateko aukera izango da. Zerbitzua Iruñea eta Iruñerriko bizilagunek gozatu ahal izango dute.

    Aurtengo asmoa da azoka eskarmentu eta sentsazioak partekatzeko gunea izatea da. Navarra Ecológica artista eta antzezleek dinamizatuko dute, hitzorduari bat-batekotasuna emanez.

    Elikadura ekologikoaren konpromezua produktuaz haratago doa eta ekoizleek zein CPAEN/NNPEKek sarri azalerazi dute euren eginbidea ongizatea eta ingurugiro jasangarritasunarekin.

    Horregatik, aurten, osasun eta ongizateko operadoreek erakustokiak izango dituzte eta hitzaldi eta tailerrek, dastaketa eta ohiko showcooking-ez gain, risoterapia, mindfulness eta haurrentzako tailer eta jokoak eskeiniko dira.

    Programazio osoa atxikitako informazio agirian dago.

    Feria hasi eta bi egun lehenago, apirilaren 3an, Civivox Condestablen Karmelo Bizkarra Maiztegik hitzaldia emango du. Bizkarra EHUn Lizentziaduna da Medikuntza eta Kirugian eta egun Zuhaizpe Bizi Osasun Zentruko mediku zuzendaria da, Arizaletan, Nafarroan.

     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org