CIFP Burlatak menu ekologikoak eskainiko ditu maiatzean, CPAEN/NNPEKekin lankidetzan

Durante los martes 7, 14 y 21 de mayo en el CIFP Burlada va ofrecer menús con alimentos ecológicos de Navarra en colaboración con CPAEN/NNPEK.  El proyecto se ha puesto en marcha con la colaboración de CPAEN/NNPEK, que ha diseñado la acción para trabajar en menús saludables y sostenibles en el centro; los alimentos ecológicos se han adquiridos en Ekoalde, asociación sin ánimo de lucro de productoras y elaboradoras ecológicas de Navarra. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Datozen hiru astearteetan (maiatzak 7, 14 eta 21) Burlatako Ostalaritza LHIIko jantokian Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako dastaketa menuak eskainiko dira. Burlata LHIIren eta CPAEN/NNPEKen arteko lankidetza CPAEN/NNPEKek eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak errestaurazio kolektiboan tokiko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko duten hitzarmenaren ekintza baten barruan kokatzen da.
 
Oraingo honetan, proiektuaren izenburua Nazioarteko sukaldaritza Nafarroako elikagai ekologikoekin da. Menuez gain eta CPAEN/NNPEKekin lankidetzan, Lorea Lozada Monasterio tabernako sukaldariak eskola magistrala emango die ikasleei, etorkizuneko sukaldariei Nafarroako elikagai ekologikoekin nazioarteko platerak nola prestatu erakusteko. Lorea Perukoa da, baina duela urte asko etorri zen Nafarroara. Bere sukaldaritzan Ekoalden erositako elikagai ekologikoak erabili ohi ditu eta bere herrialdeko platerak egin ohi ditu. Gainera, proiektuaren esparruan, Burlatako LHIIko ikasleek Martinelli pastak bisitatu dituzte, Beriainen artisau-pasta eta pasta ekologikoa egiten dutenak.
 
Burlatako LHIIko menu ekologikoetan izena emateko 623 980 523 edo 848 430 129 telefonoetara deitu behar da astelehenetan 11etatik 12etara.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org