Abiatzear da Lizarran Plazara! Tokiko produktuen eta ekologikoen azoka

Heldu den uztailaren 14ean hasiko da Lizarran Plazara! azoka. Hileko bigarren larunbatean ospatuko da azoka berri hau hemendik aurrera, tokiko produktuez beteta; horien artean, leku berezia izanen dute ekologikoek. Hilabeteroko hitzordua Lizarrako Foruen Enparantzan izanen da 09:30etatik 14:30etara.   Estreineko egunean zonaldeko hogei ekoizlek parte hartuko dute. Hala ere, izena eman dute 25 pertsonek, baina horietako batzuk ezin dute orain parte hartu haien ekoizpena...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Heldu den uztailaren 14ean hasiko da Lizarran Plazara! azoka. Hileko bigarren larunbatean ospatuko da azoka berri hau hemendik aurrera, tokiko produktuez beteta; horien artean, leku berezia izanen dute ekologikoek. Hilabeteroko hitzordua Lizarrako Foruen Enparantzan izanen da 09:30etatik 14:30etara.

 

Estreineko egunean zonaldeko hogei ekoizlek parte hartuko dute. Hala ere, izena eman dute 25 pertsonek, baina horietako batzuk ezin dute orain parte hartu haien ekoizpena sasoikoa delako. Ekoizleen artean, nabarmentzekoa da ia erdia Lizarraldeko nekazaritza ekologikokoak direla. Mota askotako elikagai freskoak eta landuak egonen dira merkatuan: barazkiak, frutak, eltzekariak, arrautzak, kontserbak, olioa, marmeladak...

 

Bi urteko lan intentsuaren ostean zonaldeko ekoizleekin, Plazara! Lizarraldean landatutako eta egindako produktuen merkatu bat da, nekazaritza eta abeltzaintza familiarretik datozen produktuekin eta ekoizpen ekologikoari lehentasuna ematen diona. Ester Montero Arreako elkarteko kidea egin du proiektuaren asistentzia teknikoa: “Zuzeneko salmentaren aldeko merkatua da: elikagaiaren ekoizleengandik kontsumitzaileengana, bitartekariak murriztuz eta bi sektoreekiko prezio zuzena bermatzen duena”. Modu honetan, eta izenak aditzera ematen duen bezala, merkatu honek merkatu tradizionalen papera berreskuratu nahi du, plaza zonaldeko produktuez betetzen.

 

Ekimena Lizarrako Udalak sustatu du, Lizarraldeko nekazaritzako elikagaien balioa berriz emateko, modu parte hartzaile batean, elikadura burujabetzaren inguruan urratsak emateko eta merkaturatze bide laburrak sustatzeko. Uztailaren 14tik aurrera, azoka egunak abuztuaren 11an, irailaren 8an, urriaren 13an eta azaroaren 10ean izanen dira.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org