Conservas el Navarrikok, Kontserbaren Museoa martxan jarri du

San Adrianen kokatzen da Lantegi Zaharra – Kontserbaren Museoa, El Navarriko lantegi zaharra zegoen tokian. Bertan, objektu zaharren bidez (poteak, tresnak, dokumentuak, makinak, argazkiak eta ikusentzunezkoak) San Adrianen barazkien kontserbaren sektoreak izan zuen sorrera eta indartzearen berri ematen da.   Batzutan ahazten dugu gauzek, gaur egun ezagutzen ditugunak, iragan bat badutela. Prozesu horrek iragana eta eguna lotzen ditu, eta egun egiten direnak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

San Adrianen kokatzen da Lantegi Zaharra – Kontserbaren Museoa, El Navarriko lantegi zaharra zegoen tokian. Bertan, objektu zaharren bidez (poteak, tresnak, dokumentuak, makinak, argazkiak eta ikusentzunezkoak) San Adrianen barazkien kontserbaren sektoreak izan zuen sorrera eta indartzearen berri ematen da.

 

Batzutan ahazten dugu gauzek, gaur egun ezagutzen ditugunak, iragan bat badutela. Prozesu horrek iragana eta eguna lotzen ditu, eta egun egiten direnak ez dira auzaz gertatzen, baizik eta aurretik egindakoan oinarritzen direla. Nafarroako kontserbaren industrian ere hala gertatzen da. Horregatik El Navarrico enpresaren arduradunek, 2003tik CPAEN/NNPEKeko kide, Lantegi Zaharrean kontserbari eskeinitako Museoa ireki dute San Adrianen, ekoizpenaren garapena aztertuz.

Museoaren helburua kontserba-industria eta bibliografi ondarearen zaintza eta ezagutza zabaltzea da, hastapenetatik egunerarte.

Pertsonei ere garrantzia ematen zaie, ez baitago istoriorik, protagonistarik gabe. Hauek ez dira ez bat, ez bi San Adrianen; Nafarroako herri honetako kontserba industriaren historiak, milaka pertsonaia nagusi ditu, eta Lantegi Zaharrean aurpegi eta ahotsa jartzen zaie. Ekintzaileak ziren, egun batean euren lan eta nekeaz historia markatzearen aldeko apustua egin zutenak.

 

Sei gune nagusi

300 m2-tan museoak sei gune nagusi banatzen ditu, lehena kontserben historiari eskeinia eta lehendabiziko lantegiak aztertuz: munduan sortu zirenetik, herri horretara iritsi arte.

Bigarren gunean ikus-entzunezkoak kokatzen dira, eta bertan San Adriango kontserben historioa azaltzen duen dokumentala proiektatua da. Hirugarrenean gizarte aldaketari eskaintzen zaio, boom industrialari eta emakumeen parte-hartzeari, haiek gako izan baitira kontserba industrian, eta dokumental batek garrantzi hori azaltzen du.

Laugarren gunea inguruko enpresei eskainia da, kontserba industriaren eskutik hazkundea jasan zuten enpresak, bestelako baliabide eta zerbitzuak eskaintzen baitzituztelako.

Erakusketa guneetan azkena gune interaktiboa da. Bertan piperren eta zainzurien landa bilketaren esperientzia 3D-n izateko aukera zirraragarria izango da. Horrela ekintzen une eta soinu ohikoez gozatu ahal izango da, baita lantegikoez ere.

Bisita, dendan amaitzen da. Bertan ez dira soilik barazki kontserba ekologikoak erosten, baita gourmet produktuak eta Museoko oroigarriak ere.

Informazioa, kontaktua, ordutegia eta telefonoa www.lafabricavieja.com webgunean eskuratu daitezke.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org