Nafarroa Ekologikoaren webgunean eta EKOplanei buruzko liburuxka batean ibilbideak eta bi proiektu ekologiko berri ikus daitezke.
CPAEN/NNPEKek proposatutako EKOplanek foru-geografia osoko ekoizleak bisitatzera eta barazkiak nola landatzen diren, pasta nola egiten den, sagardoa edo gazta nola ekoizten den, olibak nola biltzen diren eta olioa dolareetan nola lortzen den, sagarrak nola zukutzen diren sagardoa lortzeko ezagutuko duzu, besteak beste.
EKOplanen proiektua komunitate osoko ekimenak ezagutzeko pentsatutak daude baina 7 zonaldeetan zatitzen da modu eroso eta intuitibo batean. Proiektuak Iruñean, Nafarroako Iparraldean, Pirinioetan, Lizarraldean, Zangotzako Merindadean, Erdialdean eta Erriberan desberdintzen dira.
Zangotzako Merindadean eta Erriberan, bi ekimen ekologiko berriak ditugu CPAEN/NNPEK-ko operadoreeen esku eta hainbat jatetxe jasangarriekin.
EKOplan berriak:
15. EKOplana “Artiedako Fruta eta Barazkiak” Urraulgoitiko aranean (Artieda) kokatutako 3 proiektu ekologiko ezagutuz hasten da, hauek barazkiak eta fruta ekologikoak ekoiztu eta eraldatzen dituzte. Ondoren, Irunberriko arroilan barrena 6,5 km-ko ibilbidea egitera gonbidatzen da, Iruñeko eta Zangozako tren elektrikoaren trazadura zaharra ezagutzeko. Amaitzeko, Urraul Altoko Santa Fe ostatua izango litzateke gastronomia-gomendioa. XVII. mendeko monasterioa da, eta plater ugari ditu, osagai freskoak eta tokikoak erabiliz.
21. EKOplana, "Ardo ECO Erriberan" izenekoa, Castejongo Marques de Montecierzo operadore ekologikoaren upategiaren bisita gidatuarekin hasten da. Bisitak laborantza- eta elaborazio-sistemari buruzko azalpen bat eta 4 ardo eta 2 pintxo dastatzeko aukera ematen du. Jarraitzeko, 6 km-ko zailtasun ertaineko pasealeku bat gomendatzen da, Errege Bardeako hainbat paisaia ezagutzeko, eta, azkenik, bazkaria Camino de las Bardenas jatetxean, Arguedasen, etxeko janariaren eta lurreko produktuen menua dastatzeko.
EKOplanak modu partikularrean egin daitezke, baina baita CPAEN/NNPEKek antolatutako txangoetan, autobusez Iruñetik edo bizikletaz ere. CPAEN/NNPEKen sare sozialetan urtean zehar egingo diren irteerak iragartzen dira.
Ekimen guztiak esteka honetan aurkitu dezakezu: https://www.navarraecologica.org/eu/ekoplanak
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org