CPAEN/NNPEKk 2024ko egutegi ekologikoa argitaratu du, operadoreei egindako argazki profesionalekin.
"Lurrak hazi eta lurrak jan", "Elur urte, gari urte". Horrelako esaerak aurkitzen dira CPAEN/NNPEK argitaratu berri duen 2024ko egutegi ekologikoan. Kontsumitzaileei zuzenduta, tokiko fruta eta barazkien kontsumoari buruzko informazioa erakusten da hilero, bertako, tokiko eta sasoiko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko.
Hilabete bakoitzean, elikadurarekin, ingurumenarekin, naturarekin eta ekologiarekin lotutako mundu egunak daude adierazita. CPAEN/NNPEKek antolatzen dituen azoka eta ekitaldi finko nagusien egutegia ere erakusten da, hala nola EKOtopaketa eta EKOmerkatua. Gainera, azken orrialdeek ekoizpen ekologikoaren onurak erakusten dituzte, baita etiketa batean elikagai ekologiko nola identifikatu ere.
Egutegiak abenduaren 2ko EKOmerkatuan banatu ziren bertaratu ziren kontsumitzaileei bai eta egun hauetan eta urtarrilaren 6ra arte Eguberrietako Azokan, Sarasate Pasealekuan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org