CPAEN/NNPEK-ko 5 operadore eta 2 jatetxe Lurretik Platerera proiektuan parte hartu dute

Proiektuaren helburua lehen sektoreko eta osteleritzako gazteen arteko topaketa eta lankidetza sustatzea izan da, elkar ezagutzea, tokiko produktuari balioa ematea eta harreman komertzial hurbilagoak bultzatzeko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

ANAPEH eta Reyno Gourmet antolatutako lehenengo edizio honetan, 10 sukaldari eta 10 produktore parte hartu dute. Hauetatik, 5 CPAEN/NNPEK-ko produktoreak dira eta Osteleritza Sareko 2 jatetxe daude.

Asier Iribarren eta Silvia Moreno El Puente Viejo-ko arduradunak, fruta eta barazki ekologikoen operadoreak direnak Halconeras de Sancho IV (Funes) jatetxearekin elkartu dira babarrun berdeak patata eta boilur beltzeko parmentierrekin platerra prestatzeko.

Igor eta Mikel Guneko-ren arduradunak, CPAEN/NNPEKeko operadoreek arrautza ekologikoak ezkoizten dituztenak bat egin dute Erriberriko Erri Berri jatetxean "El almuercico" izeneko plater bat egiteko.

Hazialdeko zerealak eta lekale ekologikoak landatzen dituen elkarteak Pizzeria Malatestarekin lan egin du. Egin zuten pizza espelta barietateko gari irinarekin egina zegoen.

Doñimako Anxo eta Indar Albisu, Goizuetako Betizu txahal ekologikoaren ekoizleak, Snob Cocktail & Food jatetxearekin elkarlanean aritu ziren, eta "Tesón Domiña" izeneko plater bat egin zuten, non txahal ekologikoa zen protagonista.

Lurmendi ere proiektuaren parte zen, baina klimatologiarekin arazoak izan dituztenez, ezin izan dute plater bat egin jatetxe batekin batera, proiektuan parte hartuko du hurrengo edizioan.

Osteleritza Sareari dagokionez, bi izan dira parte-hartzaileak. Hauek elikagai ekologikoak dituzte, eta berez jatetxe ekologikotzat har daitezkeenak dira.

Alde batetik, Urraulen dagoen Hospedería Santa Fe-k "Talo Artaiz" izeneko platera egin dute Cyntia Moreira eta Víctor Rodríguez arkume ekoizleekin.

Beste alde batetik, Camino de las Bardenas hotelak, Arguedasen; Beatriz eta Luis Sangredo Mendabiako bi nekazarirekin lan egin du.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org