Representantes de nueve medios de comunicación navarros acudieron a la cita en Geltoki, una cena de prensa convocada por CPAEN/NNPEK que sirvió para informar sobre los principales ejes de actuación de la entidad y sobre los objetivos para el curso que ahora empieza.
Diario de Noticias, Diario de Navarra eta Gara; TVE, Xaloa eta Navarra TV kateak, SER, Onda Cero eta Euskalerria Irratia emisorak hurbildu ziren CPAEN/NNPEkek deitutako hitzordura. Bigarren urtez ospatu zen prentsa afaria, informatzeaz gain, ekoizle ekologikoen eta hedabideen arteko harremana sendotzeko helburuarekin. Oraingoan, Nafarroako Gastronomia Akademiaren presidentea, Ana Laguna eta Cristina Martinez, Garbancita, gastronomia komunikatzailea ere gonbidatuak izan ziren. CPAEN/NNPEKen aldetik kontseiluko Miren Lizasoian, Francisko Yoldi eta Franco Malucelli; Edorta Lezaun Presidentea, Enrique Arnedo Zuzendaria eta Hedapen arloko Ainara Moreno eta Silvia Larrañeta bertan egon ziren.
Ekimena jarraian egin ziren bi prentsaurrekorekin hasi ziren, bata, euskaraz, bestea, gaztelaniaz, hurrenez hurren. Nafarroako sektore ekologikoaren argazki orokorra aztertu zen. Euskarazko azalpenak Miren Lizasoainek eman zituen, gaztelerazkoak Edorta Lezaunek. Bertan hedapena, barne eta kanpo komunikazioa, CPAEN/NNPEKen Batzar Orokorraren ondorioak, 2019rako aurreikuspenak eta 2018ko zifrak azalduak izan ziren.
Afaria, Geltokin ospatua, lau eskutara sortu zuren Geltokiko txef den Ismael Usonek, eta Baserriberriko Iñaki Andradesek. Ehuneko ehunean produktu ekologikoz osatutako zortzi plater aurkeztu ziren, produktuen aniztasuna aurkeztuz.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org