CPAEN/NNPEK-eko kide diren 18 Salmenta Puntuk, irailaren 17tik Nafarroako operadoreen produktu ekologikoak erosteko txekeak zozketatzen dituzte. Lortzeko bidea erraza da: produktu ekologikoak dituzten denda horietan erosketak egiten dituzten pertsonek, erosketa tiketa horietan egongo den ontzi batean utzi beharko dute honako datuak emanez saria lortu ahal izateko: izena, abizenak eta telefonoa. Osotara, CPAEN/NNPEK-ek 36 txeke zozketatuko ditu, 900€ko balioan, Nafarroako produktu ekologikoen kontsumoa susatzeko asmoz. Saltzaileak izango dira, sarituak deitzeko arduradunak, txekeak trukatuak izan daitzen.
Heldu den irailaren 24ean sarien irabazleen izenak emango dira ezagutzera.
Hauek dira salmenta puntuak eta kokalekuak:
Iruñean (Acebo Belardenda, Beunza Harategia, Ekodenda Biok Natura, Ekodenda Elkarkide, Ekodenda Errobi, Sendargi Belardenda, Ekodenda Setem Navarra eta Herbodietética Urtoki)
Faltzes (Aranda Harategia eta Ekodenda Aranda)
Elizondo (Herbodietética On Egin)
Lizarra (Etxe-berria Naturdenda)
Tafalla (Galar Sola Frutadenda)
Burlata (Ekodenda El Ekogranero)
Noain (Ekodenda Vive la Bio)
Sarriguren (Izaro Belardenda)
Atarrabia (Salud y Belleza Ana Belardenda)
Salmenta puntuen kokaleku zehatza www.navarraecologica.org webgunean aurkitu daiteke.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org