EHKOlektiboak antolatuta eta BLE-CIVAM Bio Pays Basque eta NNPEK erakundeen babesarekin, joan den ekainaren 8an Donibane Garazi herrian eta inguruan profesionalen jardunaldi bat egin zen ziurtatze ekologikoaren inguruan. Egun osoan NNPEK, ENEEK, Ecocert eta Bureau Veritas erakundeetako hainbat langilek antolatutako bisitetan parte hartu zuten baserrietako eraldaketa eta lanketa jardueren ziurtatzearen inguruan sakontzeko
EHKOlektiboak antolatuta eta BLE-CIVAM Bio Pays Basque eta NNPEK erakundeen babesarekin, joan den ekainaren 8an Donibane Garazi herrian eta inguruan profesionalen jardunaldi bat egin zen ziurtatze ekologikoaren inguruan. Egun osoan NNPEK, ENEEK, Ecocert eta Bureau Veritas erakundeetako hainbat langilek antolatutako bisitetan parte hartu zuten baserrietako eraldaketa eta lanketa jardueren ziurtatzearen inguruan sakontzeko. Jardunaldi honetan, profesionalek jakintzak, lan moduak eta esperientziak elkarbanatu zituzten.
Duzunaritzeko Idiartia baserria izan zen lehendabizikoa bisitatzen, “Arto Gorria/Grand Roux Basque” bertako arto mota landatzen eta berreskuratzen ari dira. Horrekin batera, esne eta haragirako behiak dituzte. Esnekien lanketarako gela bisitatu zen (yogurtak, gazta freskoa eta esne-gozokia), eta errota, irina eta artahia (bereziki jatetxeetan erabiltzen dena) egiten dena artoa eraldatuz.
Bisitatu zen bigarren baserria Zaron (Italatzea) izan zen. Baserri honetan aire librean txerri-hazienda eta behiak dituzte, txahal haragia eta urdaitegia egiten dute. Bereziki interesgarria izan zen ekoizpena honen bisita, arau eta osasun zailtasun handiak izaten direlako txerri ekoizpenetan bai EAEn (lau ustiategi) eta baita Nafarroan (ez dago oraingoz txerri ekoizpenik) ere.
Saint Jean le Vieuxeko Lutxibordan lurralde zentroan bazkaldu zuten parte hartzaileek, eta bertan erakundeen artean esperientziak elkarbanatu ondoren, CUMA Xuhito lantegia bisitatu zen, Askaratzen dagoen eraldaketa tailer kolektiboa. IDOKIk (Iparraldeko Etxe Ekoizleen Elkartea) sustatu zuen lantegia, zonaldeko baserri txikietako haragi-lanketari irteera emateko. Gaur egun, Xuhitok 32 erabiltzaile ditu eta erreferentziazko proiektua da ekoizpen txikietarako eta abeltzaintzaren merkaturatzea egiteko.
Euskal Herrian parte hartzen duten ziurtatze lau zerbitzuek parte hartu zuten eta teknikarien artean harremanak sakontzeko jardunaldia izan zen. Nekazaritza ekologikoa garapen betean dago; bide honetan, agroekologiara hurbiltzea elkar trukatze guneak sortzea suposatzen du eta lankidetza sareak ehotzen jarraitzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org