Tuterako Tomate Itsusiaren eguna, produktua letra Larraz idazten den egun horietako bat izan zen. Ekintzak iragan ostegunean hasi ziren, haziak ateratzeko tailer batekin, horrela mota nabarmengarrienak gorde ahal izateko eta nork bere etxean landatu ahal izateko.
Ostiralean, “tomatea sukaldatu, motak, garapena eta dastaketa” ikastaroa hasi zen, eta 30 pertsonak parte hartu zuten, haien artean amateurrak eta baita sukaldari profesionalak ere. Gero, sei esputara afaria izan zen. Aaron Ortiz, Alberto Laman aeta JAione Aizpurua sukaldadari gazteek, Luis Salcedo lagundu zuten “Patio del Remigion” sutan tomatean oinarritutako oturuntza prestatzen.
Larunbatean egun handia ospatu zen, Tomate Itsusiaren lehiaketa ardatz izanik. 91 tomate aurkeztu ziren “itsusiena” eta “goxoena” sarien bila. Honekin batera, Tuterako Foru plaza, gorriz jantzi zuten ekoizleek, Helianto Kolektiboak babestutako eta 20 bat tomate mota aurkeztu ziren erakusketarekin. Haiekin batera, CPAEN/NNPEKek tomateak dastatzeko ogiz lagundutako dastaketa antolatu zuen, eta supermerkatuko entsalada eta adar tomateak, bertako lau tomate mota ekologikorekin alderatu ziren: Udagorri, Sunbilako arrosa, Valtierrako morea eta Tuterako itsusia. Lau ogi dastatu ziren ere: hirin zuri ekologikoa, espeltakoa, kamutekoa eta supermerkatuko findutako ogi aurreegosia. CPAEN-NNPEK-ek antolatu zuen dastaketa burutu zen karpa berean, Tuterako tomate itsiarekin egindako salmorejoa dastatu zen, euro baten truke. Lortutako diru guztia, Villa Javier gizarte jantokira eman zitzaion.
Tomatearen Iruñeko festa hastear da
Aste honetan Iruñeak hartuko du lekukoa, asteazkenean Don Carlos Hotelean egingo den aintzinako tomatearen ausnarketarekin. Hostalariei zuzendutako ekimena da, galdera honi erantzuteko: Zergatik tomateek ez dute lehengo zaporea? Slow Foodeko Jose Urangak eta Gastereako Karlos Larreak zuzenduko dute eta aintzianko mota desberdinez zein garaikideez solastuko da eta tomateak eta zopa hotzak frogatuko dira.
Hilak 6ean, ostegunarekin, Geltokin dastaketa herrikoia egingo da. Kiloko tomateak, itsusiak, moreak, beltzak eta bestelako motak izango dira.
Larunbatean, 8an, Aintzinako Tomatearen V. Azoka
Larunbatean Iruñeko San Nicolas plazan, Aintzinako Tomatearen V azokaren ardatza ospatuko da. Tomate motak erosteko aukera izango da urtez urte zaharberritzen den merkatuan, mota ezezagunak aurkezten baitira, gutako askok inoizi kusi eta jan ez ditugunak. Tomate berde eta horiak, laranjak, beltzak, gorriak edo moreak, izango dira eskuragai. Aukera bikaina izango da aurkitzen zailak diren barietateak lortzeko. Entsalada on bat osatzeko, Azkoien eta Faltzeseko olio birgin extra ekologikoa erosteko aukera izango da, baita Urre Gatzagakoa ere.
Merkatuarekin batera Aintzinako Tomatearen V lehiaketa ospatuko da Gasterea elkarteak koordinatuta. Aurkeztu ahal izango dira mota hauetako tomateak: Tuterako itsusia, morea, beltza… Tomate erakusketa eta dastaketa ere izango dira, baita haziak ateratzeko tailerra, Hajek elkartrukatu ahal izateko, eta ateratzen ikasteko, gero nork bere baratzean landa ditzan, merkatuan bertan erositako barietateak.
CPAEN/NNPEK-ek ogi eta tomate konparaketa-dastaketa ekimena egingo du, Tuteran egindakoaren antzera. Mota anitzetako tomateak dastu ahal izango dira, eta jatorri industriala dutenekin alderatu, zapore eta textura desberdinatusan sentitu ahal izateko. Tomateekin batera ama orea eta ekoizpen industriala duten ogien arteko konparaketa ere egingo da.
Azken finean, gehien kontsumitzen den eta industriak zigortzen duen produktu baten inguruan antolatutako gertakaria izango da aste honetakoa, non erosi, jan, ikusi, usaidu eta alderatu ahal izango den.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org