Dorraoko Utxama gaztak gazta ekologiko onenaren saria irabazi du Artzai Egunean

Abuztuaren 25ean Uharte Arakilen ospatutako Artzai Egunean gazta ekologikoak saritzen diren lehen aldia da. Iturgoiengo Axuribeltz, Altsasuko Larrezabal Eco, Dorraoko Utxama, Gartzaingo Uhaldeko eta Erronkariko Tetxe gaztandegiek parte hartu dute ardi latxaren esne gordineko gazta lehiaketan.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Artzai Egunak, artzaintzaren omenezko jaiak, bere 56. urteurrena ospatu zuen joan den abuztuaren 25ean, eguraldiak lagunduta, eta milaka pertsona hurbildu ziren Uharte Arakilera eguna pasatzera. Berrikuntza gisa, aipatzekoa da lehen aldiz gazta ekologiko onenaren saria sortu dela eta Dorraoko Utxama Gazta izan zen irabazlea. Bizirik dirauen sektore dinamiko baten errekonozimendua da honakoa eta Nafarroako bost gaztandegi ekologikok parte hartu dute lehiaketan ardi latxaren gaztekin.
Dorraoko Utxama gaztandegian Felix Resano eta bere familia artzainak eta ardi latxaren gazta egileak dira. Gainera, beharrezko bazka lantzen dute eta herriko larre eta basoak aprobetxatzen dituzte, baita Urbasa eta Andia mendietan bazkatzen ere uda garaian.
Iaz ere bost gaztandegiek hartu zuten parte lehiaketan: Iturgoiengo Axuribeltz, Altsasuko Larrezabal Eco, Dorraoko Utxama, Gartzaingo Uhaldeko eta Erronkariko Tetxe.
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org