Ekoplan bat hilero: Berako ezti ekologikoa

Mikel Lertxundik eta Haizea Belarrak Erlanki ezti ekologikoa egiten dute, eskuz, Beran. 2015ean hasi ziren 15 erlauntzekin, eta gaur egun 80 erlauntz baino gehiago kudeatzen dituzte Nafarroako geografiaren zati handi batean dauden 5 apiariotan. Hilabete honetako Ekoplanerako, erlezain bikote hau Beran bisitatzea proposatzen dizuegu, Igantzi eta Arantza arteko San Juan Xar erreserba naturala bisitatzen jarraitzeko. Gure bazkari proposamena Donamariako Bentan da, bertako elikagai ekologikoekin egindako sukaldaritza.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

ERLANKI
Mikel Lertxundi eta Haizea Belarrak ezti ekologikoa egiten dute. Larrun mendira begira duten erletegira bisita eskaintzen dute. Erle-kutxak ikusi, eta nahi izatekotan kutxaren bat ireki daiteke barrutik ikusteko. Bisita amaitzeko, ezti dastaketa bat.
ORDUTEGIA
Astelehenetik larunbatera 10:00etan eta 11:30etan
Ordu erdiko bisitak
KONTAKTUA
 680 63 44 34
hmerlankiak@gmail.com
 
SAN JUAN XAR
Igantzi eta Arantza herrien artean San Juan Xar Natur Erreserba dago. 1987an Natura Erreserba izendatu zuten, penintsulako xarma izenez ezagutzen den bertako baso bakarra izategatik.
Ehun urteko gaztainondoak, astigarrak, haritzak eta lizarrak ere ikus daitezke.
 
DONAMARIAKO BENTA
Jatetxe hau Donamarian dago, zelai eta mendi zoragarrien artean. Plater gozoez eta familia osoarentzako giro ezin hobeaz gozatzeko aukera dago. Etxekoa eta naturala maite duten jatetxea da.
Hainbat menu dituzte aukeran, guztiak kalitatezko eta sasoiko produktuekin eginak.
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org