Elkarrizketa: Ion Iñaki Monterroso, Hotel Don Carlos-eko sukaldaria, 2018ko Nafarroako Tortila txapelketan jaki ekologikoekin prestatuko arrautzopil onenaren irabazlea.
Iruñerriko ostalaritzan klasikoa da Hotel Don Carlos. Mende erdiko ibilbidean, Huarteko hotela, Nafarroako hotel gastronomian ispilu da askorentzat. Aretako langileak batez ere hartzen dituen tabernako barrak, hamarretakoa hartzera hurbiltzen den jendez betetzen da, eta besteak beste, tortila ekologikoarengatik. Honi jatetxea batzen zaio. Bertan ezkontzak, eta lan bazkari eta bilerak ospatzen dira. Zaindutako ardo kartak, erreferentzia ekologikoekin, eskaintza indartzen du eta gutxinaka gutxinaka, produktu ekologikoek pisua hartzen doaz.
Produktu ekologiko batekin egindako tortila sari bat irabazi duzu. Zergatik hautatu zenituen holako osagaiak?
Nafarroako produktua erabiltzeko proiektuan murgilduta gaude, gainera baratze propioa dugu eta kalitatearen aldeko egin beharreko apustua egiteko beharra ikusten dugu, tokiko eta sasoiko produktuekin. Kalitate gehiago eskaini nahi dugu. Sukaldean ikusi dezakegu, saltzen den produktu industriala ez dela horren ona, ez du honenbesteko zaporerik ezta ekologikoak haina propietaterik. Kasu honetan patata, olio eta tipula ekologikoak landu ditugu eta argi ikusten dugu gure bezeroek apustua eskertzen dutela (hitz egin bitartean bi tortila agertu dira barran).
Nola egin zenuen harremana ekoizleekin? Aurretik ezagutzen al zenituen?
Ez. Gure ornitzaileei galdetu genien ea NNPEKek bermatutako produkturik ezagutzen zuten eta haiek egin zuten harremana. Hasieran lortzea kostatu zitzaigun, baina tipula Uhartetik zetorrela ikusterakoan, argi izan genuen, gure ondotik zetorrenaren alde egin behar genuen. Industria produktua alboratu nahi dugu, kalitatezko eta hurbileko jaki ekologikoen alde.
Zein izan zen “eko” tortila txapelketan izen emateko?
NNPEKek egin zigun eskaintza. Ostalaritza Elkartearen baitan, sari honen berri eman ziguten, aurtengo berritasuna zela, eta horrek parte hartzera bultzatu gintuen. NNPEKen proposamenarengatik ez balitz ohiko produktuekin jarraituko genuke tortila egiten, edo betetako arrautzopila prestatzen. Zalantzarik gabe ideia bikaina izan da eta horri esker produktu ekologiko gehiago sartuko ditugu eskaintzan.
Nolakoa ikusten duzue Nafarroako eskaintza ekologikoa?
Ostalaritza Elkartekoek NNPEKen inguruko informazioa eman zigutenean, produktu ekologikoen eskaintza ireki eta handia zegoela ikusi genuen. Bagenekien ere jendeak gustuko dituela. Gehiago kontsumitzen da ekologikoa eta sasoikoa dela jakiterakoan. Horri hurbileko ekoizleek egindakoa dela gehitzen badiogu, bezeroek baloratzen dute, eta haiekiko gehigarri bat da, beraz ez da soilik sukaldatzeko eta jateko ona, negozioarentzako onuragarria da.
Tortilarekin hori gertatzen da. Itsuan egindako dastaketa antolatzekotan, ziur nago, jendeak zaporea desberdinuko lukeela, asko nabaritzen da; pentsaezina duzue zenbat tortila eskatzen dizkiguten, bai barran, bai eramateko. Gure ustez, pena merezi du. Eta beste kontu bat nabarmendu beharrean nago, prezioa ez da horrenbeste handitzen, ez du produktuaren balioan eragiten eta salmentek hobera egiten badute, agerian dago hobekuntza.
CPAEN-NNPEKek jatetxe ekologikoen sarea sustatzen du, jaki ekologikoen presentzia kartan ahareagotzea planteatzen duzue?
Alde batetik gure baratzetik ornitzen gara, bermea ez duen arren, ekologikoan lan egiten dugu. Kuilatxoa, kuila, azalorea, kardua, belarrak… Beste kontu batzuetan aldaketa planteatzen dugu, gustatuko bailitzaiguke bermatutako produktuekin lan egitea, horrek tokiko ekoizle, kalitate eta masifikatu gabeko produktuekin lan egitea ekartzen duelako. Saria jaso nuenean esan bezala, patata ekologikoa hartzen duzunean, agerian geratzen da ez duela parekorik. Prestaketa luzeagoa da, irregularragoa delako, baina zaporean nabaritzen da. Tipularekin ere, desberdintasuna agerikoa da. Eguneratze bidean gaude eta ziur sarearen parte izango garela.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org