“Tokiko barietateekin egindako lana oinarrizkoa eta estrategikoa da”

Manuel Figueroa Ekoizle ekologikoa “Tokiko barietateekin egindako lana oinarrizkoa eta estrategikoa da” Nafarroako III. Azoka Ekologikoan Manuel Figueroa Andaluziako ekoizle ekologikoa izan genuen  Iruñean. Figueroa Nekazari Langileen Sindikatuko kidea da, bai eta La Verde kooperatibako sortzaileetako bat eta Andaluziako hazien sareko kidea. Agroekologiaren inguruan mugimendu eta ekimen anitz bultzatu ditu Figueroak eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Manuel Figueroa

Ekoizle ekologikoa

“Tokiko barietateekin egindako lana oinarrizkoa eta estrategikoa da”

Nafarroako III. Azoka Ekologikoan Manuel Figueroa Andaluziako ekoizle ekologikoa izan genuen  Iruñean. Figueroa Nekazari Langileen Sindikatuko kidea da, bai eta La Verde kooperatibako sortzaileetako bat eta Andaluziako hazien sareko kidea. Agroekologiaren inguruan mugimendu eta ekimen anitz bultzatu ditu Figueroak eta Nafarroan izan genuen bertako haziei buruz mintzatzen. Kasu honetan, NNPEKk elkarrizketatu du bere ibilbide ekologikoa errepasatzeko.

 

Nola hasi zinen nekazaritza ekologikoan?

Andaluziako nekazal sindikalismoan orain dela 30 urte mobilizazio ugari egon ziren eta horietan parte hartu nuen. Ordurako sindikatuan militatzen nuen eta garai horretan asko hitz egiten genuen mekanizazioari buruz, zerbitzu sektorera joaten zen jendea... Oso gazteak ginen talde bat hasi ginen elkartzen, eta gure hasierako ideia zen gure kontsumorako baratz bat egitea. Horrela jaio zen La Verde kooperatiba. Garai horretan ez genuen baliabiderik ezta irabazirik ere, baina denbora libre asko genuen eta guretzat baratz bat izatea izugarria zen. Horrela hasi zen guztia. Lurra borrokatzeagatik gatazka handia izan ondoren lortu genuen Guadalquivirreko Ur Konfederazioak  Guadalete ibaiaren parean egotea uztea. Hor hasi zen nire istorioa nekazaritzarekin. Ordurako banuen kontzientzia, egia esan, nire inguruan gauza asko pasa zirelako: arazoak herbizidekin, nekazal industriarekin...

 

Zer erakutsi dizu egindako ibilbideak?

Nekazaritza ekologikoa zeharo aldatu da. Egia esan, ez da aldatu guri gustatuko litzaigukeen bezala, baina ez du zerikusirik izan zenarekin. Gaur egun sektore indartsua gara, gaitasun handia dugu eta kalitateko elikagaiak ekoizten ditugu. Gaur egun, uste dugu ez lukeela bide horretatik joan behar, baina pozik gaude, dena den. Gainera, asko ikasi dugu topikoak hausten.

 

Zein zentzutan ez zaude ados gaur egungo ekoizpen ekologikoarekin?

Ziurtatuta gauden arren, kontuan hartzen ez diren elementu asko daude. Momentu hauetan agroekologia gai sozial guztiak planteatu behar ditu, zigilu ekologikoak ezkutatzen dituenak. Ziurtatzeak ez du kontuan izaten elementu sozialak, ez ditu kontuan hartzen oinarrizko biodibertsitate elementuak, adibidez. Gainera, momentu hauetan, nekazaritzak bakarrik produktua ordezkatzen du eta joera oso industriala da. Ez gaude ados ildo horrekin, ez gaitu konbentzitzen. Zirkuitu laburren alde egiten dugu guk, gertuko merkatuen alde eta konfiantzazko mekanismoen alde. Gure ustez hori da agroekologiaren potentziala eta espero dugu hausnartzeko gai izatea. Nekazaritza industrialak hazkunde handia izaten ari du baina distantzia handia behar dugu horrekin.

 

Nola gizarteratu daiteke elikagai ekologikoen kontsumoa?

Gure kasuan ezin gara kexatu. Gure kooperatiba Andaluziako hainbat ekoizle eta kontsumitzaileen kooperatiben kidea da eta gure tokiko merkatua Andaluzia da. Kooperatiba Cadizeko mendilerroan dago eta ezin gara iritsi probintzia guztietara baina pozik gaude eta dugun merkatuarekin gure ekonomia bermatzen du. Arazoa da eskala handiago batean ekoizle txikiek arazo handiak dituztela banaketak kostu handiak direlako. Eragozpen handia izaten ari da. Horregatik sortu behar dira banaketa kostuak bere gain hartzeko gai diren egiturak, plataformak bezala, eta modu honetan ekoizpenak ziurtasunarekin eta prezio lehiakorrekin iritsiko lirateke. Gure printzipioa da nekazaritza ekologikoa ezin daitekeela pribilegio bat izan, ez dirudunentzat ez eta pentsalarientzat ere. Hori dela eta, guztientzat eskuragarria izan behar du.

 

Gaur egun NNPEKn sustatzen ari gara elikagai ekologikoen bilketa zentro bat merkaturatze bide laburretarako. Uste dugu oso erreminta baliagarria izan daitekeela tokiko ekoizle ekologikoen sektorerako eta bide laburrak garatzeko. Nola ikusten duzu ekimen mota hau?

Nik uste dut bidea hori dela. Guk ere izan genuen horrelako ekimen bat, baina ez zen finkatu. Hala ere, uste dut hori dela egin behar den apustua tokiko ekoizpena bultzatzeko eta hurbileko zirkuituak sustatzeko. Gainera, funtzionatzeko oso garrantzitsua da administrazio publikoaren parte hartzea. Hemen ekimen berdina izan genuen baina politikoen interes alderdikoiengatik ez zen gauzatu. Gure kasuan, ospitale eta eskoletako jantokietarako bideratuta zegoen proiektua. Dena den, uste dut proiektua beharrezkoa dela eta oso apustu erakargarri eta interesgarria dela. Balio dezake sakabanatutako ekoizpenetarako eta eskaera zehatz batzuk asetzeko, bilketa zentro batetik eraginkortasun askoz handiago batekin antola daiteke merkatu desberdinetarako banaketa. Modu honetan ekoizpen sektorea dinamizatzen eta elkartzen da.

 

Zer uste duzu dela garrantzitsua horrelako ekimen bat funtziona dezan?

Prozesu parte-hartzailea oso zabala izatea, eta inor ez kanpoan uztea. Aldi berean, garrantzitsua da proiektuaren kontrol demokratiko handia egotea. Hori lortzen bada, eta hasierako urteetan finkatzen bada, indar handia izango du tokiko ekoizpenarentzat. Gure kasuan, gainera, lurralde handia zen eta parte hartzea ez zen espero genuena izan. Aukera handiak egon arren, probintzia guztietako jendea elkartzea zaila egin zitzaigun.

 

Bestalde, La Verde Kooperatibaren lana ezaguna da eta Andaluziako hazien sarearena, tokiko barietateak berreskuratzeko, mantentzeko eta balorea emateko. Zer azpimarratuko zenuke?

Gure taldearentzat oinarrizkoa da hazien sareak egiten duen lana eta elikadura burujabetzaren inguruan ari gara behin eta berriro eztabaidatzen. Gure kooperatiban azkar ikasi genuen tokiko barietateak oso garrantzitsuak direla. Ia baliabiderik gabeko talde bezala iritsi ginen nekazaritzara eta lehendabiziko laboreetarako haziak erosi behar genituenean ez zen batere iraunkorra. Horrela, pentsatu genuen gakoa zela haziak gordetzea eta pertsona helduengana joan ginen; horiek baitzituzten hazien trukaketa eta erosketa sare zabal bat.

Aurten, uholdeak direla eta zoritxar handia izan dugu, baina hazien bankua eta tokiko barietateekin egiten dugun lana oinarrizkoa eta estrategikoa da ikuspuntu sozio ekonomikotik begiratuta. Gainera, gure herrialdeko ekoizpen sistema hazien erosketaren menpe dago ehuneko handi batean. La Verde kooperatibarentzat, berriz, gure barietateen %90 gure ekoizpenekoak dira. Hein berean, hazien sarearen balorazioa oso positiboa da. Atzera begiratzen baduzu, eta oraindik asko egiteko dagoen arren, aurrerapauso handiak eman ditugu. Komunitate autonomo guztietan eztabaida dago eta  trukatze sarea. Gure kooperatibak 14 hektarea ditu eta gure hazien %90 guk sortua dira.

 

Bide honetan, zer nolako garrantzia du laboratutako biodibertsitatea ekoizpen ekologikoarentzat?

Denbora guzti honetan barietate asko erabiltzen ikasten ari gara. Adibide on bat tomateak dira: gure kooperatiban 40 eta 45 tomate desberdinen artean kultibatzen ditugu. Edozer gertatzen dela eta urtea euritsua edo lehorra izan arren, uzta bermea dugu. Aurten bezala, uda berandu iristen bada eta udaberria oso hezea bada, baditugu barietateak klima honekin oso ongi funtzionatzen dutenak. Beste muturrera joaten baldin bagara, berdina gertatzen zaigu. Produktu guztietara aplikatzen badugu emaitza oso interesgarria da.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org