Oraindik azokaren programazio osoa ez badugu ere, aurtengo nobedadeen berri eman dezakegu. Nafarroa Ekologikoaren IX. Azoka udaren bueltan da.
Irailaren 13tik, ostirala, 15era, igandea, Nafarroako eta beste lurralde batzuetako 30 ekoizle ekologikok baino gehiagok parte hartuko dute sektore ekologikoaren topaketa handian, Noaingo Zentzumenen Parke enblematikoan, bertako elikagai osasungarri eta jasangarriekin. Azokaz gain, gastronomia gunea ere izango da Geltokiren eskutik, azoka osoan zehar zabalik egongo dena, elikagai ekologikoak dastatu ahal izateko. Tailerrak, dastaketak, haurrentzako jarduerak, musika eta animazioa izango dira asteburu osoan Zentzumenen Parkean, Nafarroako elikagai ekologikoen festa handi batean.
Elena Corralesen hitzaldia
Irailaren 12an, osteguna, Elena Corrales biologo eta nutrizionistarekin solasaldia antolatu da, proposamen gastronomiko ugari eta programazio erakargarria hartuko dituen azokaren motorrak berotzeko. 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Elena Corralesek elikagai ekologikoen kontsumoari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldian elikagaien ekoizpenaren historia eta industrializazioaren hasiera errepasatuko ditu, ongarri kimikoak, pestizidak, antibiotikoak, herbizidak eta hormonak erabiliz. Gainera, elikagai ekologikoen nutrizio-balioak eredu konbentzionalarekin alderatuko ditu, eta, amaitzeko, nekazaritzako elikagaien kimikak giza osasunean dituen ondorioak aztertuko ditu, eta elikagaiek sendatzen dituzten edo soilik gaixotasunak prebenitzen dituzten erantzungo du.
Hitzaldia Iruñeko Mankomunitatearen egoitzako Ansoleaga Aretoan izango da irailaren 12an, osteguna, 18: 30ean.
Gainera, Elena Corralesek Nafarroako IX. Azoka Ekologikoan parte hartuko du larunbatean, eta bere liburuan saltzen eta sinatzen egonen da stand batean: Alimentos para el cuerpo y el espíritu.
Laster informazio gehiago. Nafarroako IX. Azoka Ekologikoan ikusiko dugu elkar!