Errigora: Eskutik Eskura kanpaina berria, gero eta elikagai ekologiko gehiagorekin

Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 10etik 30era bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz, pasta eta lekale-sortak eskatu ahal izango dira, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Gero eta gehiago dira kontsumitzeko moduak aldatu dituzten pertsonak, eta, ondorioz, eskaintzen diren gero eta elikagai gehiago ekologikoak dira.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKko lehendakariak parte hartru du kanpainaren aurkezpenean eta balioan jarri ditu Errigorak azken urteetan ekoizpen ekologikoa sustatzeko emandako pausuak. Esan duenez, CPAEN/NNPEK bidelagun izan du Errigorak hainbat produkturen kasuan ekoizle ekologikoak topatzeko eta elaboratzaileekin harremanetan jartzeko. Nekazari eta transformatzaileen artean eraikitako zubiak funtsezkoak direla azpimarratu du, izan ere, gehiegitan elkarri bizkarra emanda aritu dira eta elkar-ulertze hori ezinbestekoa da tokiko-elikadura sistemak garatzeko. Bertan ekoizten dena bertan kontsumitzeko bideak erraztea da, hain zuzen, Errigoraren balio nagusietakoa. 
 
Kiko Fernandezek (besteak beste, kanpaina honetako eskaintzaren parte den Bardea olioaren ekoizlea, biata txitxirio ekoizlea eta Hazialdeko elkarteko kidea ere) azpimarratu du ekoizpenean pausu berriak emateko bultzada handia eskaintzen duela Errigora bezalako ekimen batean biltzen den eskaerak. Izan ere, ekoizpen berriei ekiteko edo lur eremu berriak landatzeko apustua egitean ekoizleek izaten duten ziurgabetasuna arintzen laguntzen du, ekoitzitakoaren salmenta eta banaketa izaten baita sarritan apustu berriei muzin egiteko galga nagusia.
 
Azkenik, produktu ekologikoak kontsumitzeko deia egin die Otxotorenak herritarrei, agroekologiak elikadura-burujabetzara bidean eskaintzen dizkigun onurak azpimarratuz, bai ingurumenaren ikuspegitik, baina baita ikuspuntu sozialetik ere.
 
Ekoizle ekologikoak
Kanpaina honetan, Nafarroako 10 ekoizleren 15 erreferentzia ekologikok parte hartzen dute, euskaraz etiketatuta. Enara eta Bardea olioak; El Escolar, La Churta, Enara, Ebrón eta Pedro Luis kontserbak; El Alcaraván arroza; Martinelli pasta eta Hazialdeko elkarteko lekaleak.
 
Informazio guztia eta eskaerak: www.errigora.eus

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org