Nafarroako zainzuriak: osasuntsuak eta sasoikoak

    Hasi da Nafarroako zainzuri garaia, gure lurraldeko jaki onenetarikoa. Duela lau urtetik hona, Álvaro Cirauqui Funesko nekazaria eta CPAEN/NNPEK Kontseiluko kidea da, eta zainzuriak landatzen ditu bere finkan. Aurten, gainera, Denboraldiko Lehen Zainzuriaren dastaketa egin zen, lehen aldiz baratze ekologiko batean.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Gure lurraldeko elikagairik enblematikoenetako bat da eta mahai guztiak konkistatzen ditu. 25 hektarea baino gehiagorekin, Álvaro Cirauquiren lursailetan egunero lan egiten da zainzuriak goizaldean momentu onean jasotzeko. Denboraldiari hasiera sinbolikoa eman zitzaion bere baratzean ospatu zen Denboraldiko Lehen Zainzuriaren dastaketarekin, non zainzuriak landatzen dituen duela lau urtetik.
     
    Denboraldia, oraingoz, ez da oso ona izaten ari, dio Alvarok. Azken asteetako eguraldiak ez du lagundu. Biltzen ari diren zainzuriek kalitate eta kalibre handia badute ere, ez dira kilo asko lortzen ari. Dena dela, oraindik hilabete baino gehiago geratzen da denboraldia amaitzeko eta balorazio bat egiteko.
     
    Alvarok dioenez, zainzuriak udaberrian landatzen dira, eta, batez beste, zainzuri batek zazpi edo zortzi urteko ekoizpen-bizitza izan dezake. “Lehenengo urtean, batzuk hartu eta hurrengo urtera arte jaso edo itxaron dezakezu; eta bigarren urtetik aurrera jaso dezakezu ekoizpen osoa”. Zainzuriak erabat zuri mantentzeko, lurraren azpian hazi behar dute, eta ez dute eguzkiaren argirik jaso behar; izan ere, hazten den ildoan azaleratzen den unean, muturrak kolore berdea edo morea hartzen du, eguzki-argiaren eraginez. Horretarako, akabera emateko teknika bat erabiltzen da, kolore zuria mantentzeaz gain testura samurragoa izateko aukera ematen duena.
     
    Nafarroako zainzuri ekologikoak dastatzeko sasoian gaude. Alvarok uste du oraindik ezjakintasuan dagoela Nafarroako zainzurien inguruan, eta askotan kontsumitu egiten dela Nafarroakoa ez dela jakin gabe. Bere esanetan, Nafarroako zainzuria da aurkitzea gehien kostatzen dena. Horregatik, etiketan Nafarroakoak badira gehiago ikusaraztea eskatzen du. Hemen ekoiztu ez diren Nafarroako zainzuriak erostearen akatsean ez erortzeko, beharrezkoa da etiketa eta kontraetiketa irakurtzea eta horietan Kontseilu Arautzailearen logotipoa eta etiketa zenbakitua aurkitzea, besteak beste. Gainera, ekologikoa dela ziurtatzeko, euroorriari erreparatu behar zaio.
     
    Nola prestatu Nafarroako zainzuriak
    Zainzuriak dastatzeko modu asko daude. Pedro Subijana sukaldariak Lehen Zainzuriaren Dastaketan Funesen esan zuen bezala, zainzuri egosiak jateko ohitura dago, baina zapore asko galtzen dira horrela; beraz, sukaldariak erreta jatea gomendatzen du, plantxan, frijituta edo gordinik, xafla finetan moztuta. Alvarok freskoak jaten saiatzen da, baina etxean kontserbak ere egiten ditu, urte osoa izateko. Nolanahi ere, sasoiko freskoak bezala, ez dago.
    Esaera zaharrak zainzuriei buruz dioen bezala: «Apirilekoak niretzat, maiatzekoak nagusiarentzat eta ekainekoak inorentzat ez». Zainzuri zuria kontsumorako unerik onenean dago. Gozatzera!

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org