Abenduko EKOmerkatuak bi jarduera interesgarrirekin itzuliko da: gazta-tailerra, Miriam Otxotorena ekoizle ekologikoaren eskutik, eta Landare Sendagarri eta EstraktuenTailerra, ARREA elkarteko Tania Gomezen eskutik.
Abenduaren 5ean, larunbata, Iruñeko Autobus Geltoki zaharreko nasetan egingo den abenduko EKOmerkatura joaten direnek, edizio honetan parte hartzen duten hemezortzi ekoizleen elikagai ekologikoak erosi eta ezagutzeaz gain, bi tailer interesgarritan parte hartu ahal izango dute.
Lehenengoa 10:30ean izango da, eta Miriam Otxotorenak emango du, Axuribetlz markako gazta ekologikoaren ekoizleak. Otxotorenak, hileko lehen larunbatero postua jartzen du EKOmerkatuan, eta oraingoan ardi-gaztaren sekretuak erakutsiko ditu, gaztaren prozesua azalduko du, animalien erabilerari eta ekoizpen ekologikoari buruz hitz egingo du. Gatzagia nondik lortzen den eta gazta freskoa, gaztanbera eta mamia etxean nola prestatzen diren erakutsiko du tailerrean.
Ondoren, 12: 30ean,Landare Sendagarri eta EstraktuenTailerraren txanda izango da, Tania Gómez Rodrigo ARREA Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteko hezitzaileareneskutik. Landare-estraktuak erakusten dituen tailerra da, eta bertan, sendabelarrei buruzko oinarrizk onozioak azalduko dira: erabilerak, landare horiek biltzeko, kontserbatzeko eta erabiltzeko modua; "giza" sendabelarrak eta baratzerako medikuntza-erabilerak dituzten landareak erlazionatuko dira. Pertsonek prebenitzeko eta sendatzeko erabili dituzten landareak baratzeko osasunerako ere erabil daitezkeelako. Erakustaldi praktiko bat egingo da eta gizakientzako estraktuak eta baratzeko gaixotasunen tratamendurako eta prebentziorako landare-estraktuak prestatuko dira.
Tailerretan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute cpaen@cpaen.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo zuzenean EKOmerkatuko kontrol-postuan, sarreran bertan. Bi lantegiek edukiera mugatua dute eta segurtasun-neurriak kontuan hartuko dira.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org