Joan den ekainaren 9an Geltokik ateak ireki zituen Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Erosketa ekologikoa, liburuak trukatzeko edo zerbait hartzeko gune bezala estreinatu da, eta ekonomia solidarioa eta elikadura subiraua sustatzeko gune eta kultura alternatiboaren inguruko jarduerak egiteko espazio bezala.
NNPEKk proiektuan parte hartzen du eta REAS, Emauseko Trapuketariak, EHNE Nafarroa eta Artisauen elkartearekin batera Geltoki Iruña elkartea osatzen dute. Edorta Lezaun NNPEKko lehendakaria azaldu du helburua dela “erosketa orga hartzea eta hiru aldiz pentsatzea zer erosten dugu. Hemen erraza izanen da eta ez duzue zertan pentsatu behar: elikagaiak tokikoak, ekologikoak eta sasoikoak izanen dira guztiak”.
900 metro karratu inguru ditu Geltokik, Autobusentzako gune izan da urte askoan Iruñean eta beste aukera bat emanen zaio orain: leihatilak zeuden tokian tokiko produktu ekologikoen dendak izanen dira orain, adibidez. Horrez gain, kafetegian gastronomia kultur iraunkorra eta osasuntsua sustatuko dute, eta bertan produktu ekologikoak, Nafarroako baratzeko barazkiak, 0 kilometroko elikagaiak eta freskoak eta sasoikoak izanen dira. Pasiloetan, bitartean, kanpainak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko gunea izanen da.
Geltoki proiektua finantzatzeko, hain zuzen ere, crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Heldu den ekainaren 30ra arte egonen da irekita, eta ekarpenen arabera, ordainsaria jasoko dute parte hartzaileek. Kanpainaren informazio gehiago jasotzeko bisita ezazue Goteoko web orria:https://www.goteo.org/project/geltoki
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org