Gukalden kontserba begetalak eta marmelada agroekologikoak eta artisauak egiten dituzte, gure ingurunea kontserbatzen laguntzen duten kalitatezko produktuak eskainiz. Artiedan daude, Urraul Baxuan, eta mimoz egiten dute produktu bakoitza beren lantegian.
Ecoatarrabiak galleta ekologikoak eta olo-beganak egiten ditu, frutaz eta barazkiz eginak, eta bakoitzari kolore eta zapore bereizgarria ematen dio. Atarrabian dute lantegia, eta, besteak beste, Nafarroako IX. Azoka Ekologikoan parte hartu zuten.
Mi Masa Madre Garesen dagoen okindegi berria da. Eskuz egindako eta ore amarekin soilik hartzitutako ogi ekologikoa egiten dute. Ogiaz gain, pizza orea, molleteak eta madalenak egiten dituzte.