CPAEN/NNPEKek hedapen-zerrenda bat jarri du martxan, antolatzen ditugun ekitaldi guztien berri izan dezazun eta sektore ekologikoaren albisteak gal ez ditzazun: hitzaldiak, tailerrak, Nafarroako Azoka Ekologikoa, EKOtopaketak, EKOmerkatua...!
Interesatzen zaizu? Egin bat gure WhatsApp zerrendarekin!
Nola? Oso erraza da:
Gehitu 600 325 123 zenbakia zure kontaktuen zerrendara eta bidali WhatsApp bat telefono-zenbakira ALTA hitzarekin
Une horretatik aurrera, Nafarroa Ekologikoaren webgunean argitaratutako albiste berrien mezuak jasoko dituzu, ekitaldi guztiekin: hitzaldiak, tailerrak, EKOmerkatua, EKOtopaketa...
Edozein unetan BAJA EMAN DAITEKE zenbaki berera mezu bat bidaliz BAJA hitzarekin. Berehala jasoko duzu baja baieztatzeko mezua.
Zalantzarik baduzu, bidali mezu bat prensa@cpaen.org helbidera.
Gozatu Nafarroa Ekologikoaz zure mugikorrean!
* Oso garrantzitsua da 600 325 123 zenbakia gehitzea zure kontaktuen agendan, informazioa hedapen-zerrenden bidez bidaliz funtzionatuko baitu, eta telefonoa agendan sartu duten pertsonek soilik jasoko dituzte mezuak. Ez bada gehitzen, nahiz eta mezu bat bidali duten, ez dute informazioa jasoko, WhatsApp aplikazioak ez baitu horretarako aukerarik ematen.
** Hedapen-zerrendak banaka bidaltzen ditu mezuak, eta, beraz, zerrenda horretako kide guztiek bermatuta izango dute beren pribatutasuna, ez baitira agertuko bidalketa bakoitza osatzen duten pertsonen izenak eta telefonoak.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org