EKOmerkatua ospatuko da berriro uztailaren 2an, baina, oraingoan, Iruñeko erdiguneko ohiko merkatua Altsasura lekuz aldatuko da. Herriko erdigunean dagoen Baratzako bide enparantzan elikagai ekologikoen hileko azoka egingo da, kasu honetan Sakanako, Lizarraldeko eta Baztango gaztekin, Lizarraldeko olio eta garagardoekin, Berako eta Izurzuko eztiarekin, Oibarko ardoarekin, Munarrizko patata eta lekaleekin, eta Erriberako eta Sakanako sasoiko barazkiekin.
EKOmerkatua Iruñetik kanpo egingo da lehen aldiz, Nafarroako ekoizpen ekologikoa beste herri batzuetara eramateko helburuarekin, ekoizleen eskutik.
POSTU GONBIDATUAK
EKOmerkatu honek, gainera, inguruko hiru postu gonbidatu izango ditu. Dorraoko Utxama Gaztak ardi latxa gazta ekologikoa egiten du, beren bazka egiten dute eta Dorraoko larre eta basoak aprobetxatzen dituzte, baita Urbasa eta Andia mendietakoak ere uda garaian.
Uharte Arakilgo Harri Herri Nezakaritza proiektua EKOmerkatura ere joango da sasoiko barazkiekin eta arrautzekin. Nekazaritza agroekologikoko proiektu bat da, ia 3 hektarea landatuta dituena nekazaritza birsortzailearen eta permakulturaren printzipioekin.
Bestalde, Sakanako Mankomunitateak ere postu bat izango du eta goiz osoan zehar haurrentzako jarduerak antolatu dituzte. Horrela, jolas birziklatuen eta hondakinen munduari buruzko guneak egongo dira, haurrek ikasi eta jolas dezaten. Gainera, haurrentzako tailer bat egingo da goiz osoan zehar, «Nola landatu letxuga ekologiko bat Sakanako konpostarekin» izenburupean, eta nahi dutenek konposta ere eraman ahal izango dute. Goiz osoan zehar Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuko hezitzaileak jarduerak dinamizatzen arituko dira.
11:30etan, Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko lehendakariak nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia emango du. Nekazaritza ekologikoaren printzipioei buruz hitz egingo da, eta kontsumora eta elikagai ekologikoak, tokikoak, freskoak eta sasoikoak erostearen garrantzira bideratuko da.
Hortaz, produktu osasuntsu eta jasangarriak erosteko aukera izango da uztailaren 2eko goizean, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin.
Gainera, 10:00etatik 20:00etara, "Egin zaitez eko" erakusketa, elikagai ekologiko erraldoiekin, Altsasu jantziko du azokarekin batera. Abuztuan EKOmerkatua ohiko lekura itzuliko da, Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetara.
EKOMERKATUKO EKOIZLEAK. UZTAILAK 2. 09:30-14:00
Elkea. Lekaleak, garagardoa, sagar-zukua. Bakedano eta Artaxoa.
Axuribeltz. Ardi-gazta. Iturgoien.
El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.
Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra. Eulz.
Larrezabal ECO. Ardi-gazta. Altsasu.
Erlan. Eztia. Izurzu.
Ecologicos Aranda. Oliba-olio birjina estra eta almendrukoak. Faltzes.
Pittika. Behi-gazta. Erratzu.
Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioa. Munarriz.
Mendiko. Upeltegia. Oibar.
Beraska. Eztia. Bera.
POSTU GONBIDATUAK
Utxama gazta. Ardi-gazta. Dorrao
Harri Herri nekazaritza. Barazkiak eta arrautzak. Uharte-Arakil
Sakanako Mankomunitatea.
JARDUERAK:
11:30-12:30 Nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia. Mirian Otxotorenaren eskutik.
09:30-14:00 Haurrentzako jarduerak Sakanako Mankomunitatearen postuan.