Nafarroako zainzuria eta ardo gorriak protagonistak izanen dira heldu den maiatzaren 13ra arte Nafarroako Zainzuri eta Ardo Gorriaren V. astean. Maiatzaren 3tik aurrera, Nafarroa osoko 17 taberna eta jatetxeetan Nafarroako zainzurian oinarritutako pintxoak eta platerak egonen dira, eta lurraldeko ardo gorria izanen dute lagun.
Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikiko Elkarteak antolatuta, astea aukera ezin hobea da Nafarroako jaki ospetsuena dastatzeko, une onenean kontsumitzeko eta lagun duela Nafarroako ardo gorria. Berrikuntza bezala, aurten, NNPEKk 300 eurotan baloratutako sari bat emanen du: Nafarroako produktu ekologikoekin egindako saskia izanen da. Modu honetan, gure lurraldeko nekazaritza ekologikoa sustatu nahi dugu eta ostalariak animatu nahi ditugu iraunkortasunaren orgara gehitzera, besteak beste, haien establezimenduei balio erantsia emateko.
Hortaz, egun hauetan parte hartzen ari diren establezimenduek haien bezeroei eskainiko diete Nafarroako zainzuriarekin egindako pintxoa edo dastaketa eta ardo gorri nafarra, 2017ko uztakoa. Jatetxeen kasuan, Nafarroako zainzuria eskainiko da, menuan edo kartan aukeratutako ardo gorriarekin. Nabarmentzekoa da Donamariako bentak Aroa upeltegiko ardo gorri ekologikoa eskainiko duela eta Murillo El Frutoko Txapi Txuri Jatetxeak eginen duen platerean haiek beraiek ekoiztutako olio ekologikoa erabiliko dutela.
Parte hartzen duten establezimenduen sormena ere sarituko da eta epaimahai profesionala eginen da. Nafarroako Gastronomia Akademiako kideek parte hartzen dute epaimahaian eta bi sari emanen dituzte: harmonia onenari eta accesit finalista bat.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org