Nafarroako ekoizpen ekologikoak hazkuntzan jarraitzen du

Nafarroako Foru Erkidegoak 1996ean 700 hektarea eskaintzen zizkion ekoizpen ekologikoari eta egun 83.000tik gora.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEKek bildutako datuek beste behin ere Nafarroako ekoizpen ekologikoaren hazkuntza egonkorra bermatzen dute. Egun kontrolpean 83.348 hektarea daude, hau da Nafarroan nekazaritzari eskainitako lurraren %7,2a. Operadore kopuruak ere gora egin du, 624tik 667ra gora eginda urtebetean, 2018ko urtarrila eta 2019ko urtarrila bitarte.

Nekazaritza ekologikoak geroz eta garrantzia handiagoa dauka nekazal ekoizpenean eta datuek hori bermatzen dute. Azken urteetako hazkuntza egonkor eta iraunkorrak hala azaltzen du CPAEN/NNPEKek bildutako datuetan. Hazkundea mundu mailan zein Europa mailan eman da. Hektareatan eta operadoretan zenbatuta Nafarroan eman da ere hazkundea, eta bat egiten du bezeroen eskariaren gorakadarekin.

Europako Kontseiluaren arabera, nekazaritza ekologikoa azkar hazten ari da, urtero %6 eta %9 artean. 20.000 milioi eurotik gora eragiten ditu urtero eta Europar Batasuneko lurren %5,4 hartzen du.

Laukoiztu da azkeneko 10 urteetan eta kontsumitzaileen eskari handiak bultzatuta dator.

Eskaria ekoizpena baino handiagoa da. Eskari eta eskaintza arteko diferentzia EBn inportazio bidez estaltzen da, eta horrek nekazaritza ekologikoaren ingurugiro onurak kolokan jartzen ditu.

Osotara Europan, Eurostat 2019ko datuen arabera, salmenten balioa 37.000 milioi eurotik gorakoa da, iaz baino %11 gehiago eta nekazaritza ekologikoak 12,6 milioi hektarea hartzen du. Estatuan, 2,1 milio hektarea hartzen dira, europako nekazaritza ekologiko ekoizpen handiena bermatuz Italia (1,9 milioi) eta Frantzia (1,7 milio)-ren aurretik.

Lau herriaren artean lurren erdia baino gehiago hartzen dute: Espainia (%16,6), Italia (15,2), Frantzia (%13,9) eta Alemania (%9,1). Europar Batasunaren %54,7a hartzen dute osotara.

Helburua Nafarroan 2020ean ereindako azaleraren %10era iristea da.

 

2019ko helburak CPAEN/NNPEKentzat:

1. Nafarroan 2020ean ereindako azaleraren %10a nekazaritza ekologikoarena izatea.
2. Eskaria handitu eta sektore eta publiko esparru berrietan produktu ekologikoen erabilera sustatzea, komertzio txikia eta hostalaritza barne.
3. Elikadura erosketa publiko ekologikoa sustatzea, bertakoa, freskoa eta sasoikoa (eskola jantokiak, ospitaleak).
4. Nekazaritza ekologikoa hautatzen duten nekazari kopurua handitzea.
5. Salmenta puntuen eta ostalari guneen kopurua handitzea, produktu ekologikoekin.
6. Hurbileko erosketa eta kontsumo zirkuitu laburrak sustatzea.
7. Nekazaritza ekologikoaren garrantzia atal hauei dagokionez azpimarratzea: munduko ingurugiro jasangarritasuna, pertsonen osasuna, lurraren zaintza, ekonomia harreman bidezkoak sortzea.
8. Ekoalderen martxan jartzea eta abiaraztea, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren pilatze zentrua.
9. Komunikazio politikoa: ekoizpen ekologikoaren berri ematea, sektorearen beharrizanez jakinaraztea talde politikoei.
10. Komunikazioa: hedabideekin elkarlana sustatu eta kazetarien lana erraztu CPAEN/NNPEKekiko harremanean. Berri agentzia.
11. Geltoki proiektua bultzatu eta bertan parte hartu.
12. Transgenikoekiko eztabaida soziala sustatzea.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org