Larragako Casa Perico jatetxeak irabazi du kazola ekologiko onenaren saria

CPAEN/NNPEKek Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako kazolatxorik onenaren aipamen berezia eman dio Larragako Casa Perico jatetxeari, udazkeneko menestra proposamena dela eta. Datorren azaroaren 3an EKOtopaketan parte hartuko du, kazola irabazlea prestatzen.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Casa Pericoko udazkeneko menestra kazolatxoa Echegorreko arkume ekologikoarekin, Berbintzanako Concepción Chocarroko barazki ekologikoarekin eta Congelados Navarra enpresarekin egin da. Diplomaz gain, CPAEN/NNPEKek Nafarroako elikagai ekologikoen lote bat eman zion.
 
Gero eta ostalaritza-establezimendu gehiagok egin dute elikagai ekologikoen aldeko apustua beren elaborazioetarako. Izan ere, Nafarroako Kazolatxo eta Ardoaren XXI. Astean, elikagai ekologikoekin parte hartu zuten Casa Pericoz gain, Ultzama taberna  (urrea), La Huerta de Chicha (brontzea), Bar Monasterio, Chester & Pisco, Akari Gastroteka eta Casa Azcona. Elikagai ekologikoen eskaria handituz doa eta bezeroei kalitate handiko elikagaiak, jasangarriak eta osasungarriak eskaintzen dizkiete, eskaintza gastronomikoa bereizteaz gain.
 
EKOtopaketa azaroan
Lehiaketa egunetan ezin izan baduzu kazola probatu, datorren azaroaren 3an Walter Villorria Casa Larragako sukaldaria izango da EKOtopaketako chef gonbidatua eta Nafarroako elikagai ekologikoekin egindako udazkeneko menestra proposamenarekin etorriko da.
 
Kazola ekologikoaz gain, osagai ekologikoekin egindako beste anoa batzuk ere dastatu ahal izango dira Geltokiren eskutik. EKOtopaketan izena emateko: https://ekomercado.org/eu/ekotopaketa/
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org