Lodosako Pikilikoaren eta Nafarroako J.I. Ardo Beltzaren 4. Asteko Irabazleak 300€ produktu ekologiko irabazi dituzte

Lodosako Pikiloaren eta Nafarroako J.I. Ardo Beltzaren 4. Asteak zapore ekologikoa izan du aurten. CPAEN/NNPEKek bat egin zuen berriz ere, ANAPEHk, NAfarroako Ostalaritza Enpresari Txikien Elkarteak, antolatutako ekimen batean, iaz hasitako dinamikari eutsiz. Lehendabizi Zainzuri eta Ardo Arrosaren astea izan baitzen, eta orain Lodosako pikiloa eta ardo beltzaren txanda heldu da. Batzeak, ostalariak animatu nahi ditu euren eskaintzan Nafarroako produktu ekologikoak sartzera, horrela...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Lodosako Pikiloaren eta Nafarroako J.I. Ardo Beltzaren 4. Asteak zapore ekologikoa izan du aurten. CPAEN/NNPEKek bat egin zuen berriz ere, ANAPEHk, NAfarroako Ostalaritza Enpresari Txikien Elkarteak, antolatutako ekimen batean, iaz hasitako dinamikari eutsiz. Lehendabizi Zainzuri eta Ardo Arrosaren astea izan baitzen, eta orain Lodosako pikiloa eta ardo beltzaren txanda heldu da. Batzeak, ostalariak animatu nahi ditu euren eskaintzan Nafarroako produktu ekologikoak sartzera, horrela kalitatea eta nabarmentasuna gehituz euren proposamen gastronoikoei.

Oraingoain, irabazle Antsoaingo Larraisko eta Aurizko Aritza jatetxeak suertatu ziren irabazle. Lehena, tabernen sailean gailendu zen, txahal karrilera eta pikilo piper ekologikoaren pirámide eta porru-patata kurruskatsuarekin, hiru saltsaz lagunduta: idiazabal eta parmesano saltsa, pikilo maionesa piper japoniar lehorraz lagundua eta piparra saltsa Vietnamgo arrozarekin. Eskainitako ardoa Valdelares Crianza 2014 izan zen. Bigarrenak, Aurizko Artizak, jatetxe saileko irabazle atera zen, pikiloz eta iberiar hirugiarrez estalitako ganboia, pikilo, alga ozpin eta marisko salmorejoarekin, Nafarroako Emilio Valerio Laderas de Montejurra 2012 ardoaz lagunduta.

CPAEN/NNPEK positiboki baloratzen ditu Nafarroako produktu ekologikoa esakintzen zituzten bi eskaintza irabazleak.

Bestalde, CPAEN/NNPEKek ANAPEHri eskerrak eman nahi dizkio Nafarroako ekoizpen ekologikoari, Lodosako Pikiloaren eta Nafarroako J.I. Ardo Beltzaren astearen tankerako ekimenetan laguntzen uzteagatik.

Zentzu honetan, CPAEN/NNPEK gogorarazi nahi du martxan dela jatetxe ekologikoen sarean eta jada 28 tokik bat egin dutela, eta kopurua handitu nahi dela.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org