Ganaderas en Red kolektiboaren eta ikus-entzunezkoen hainbat arlotako sortzaile talde batek elkarlanean egin dute lan istorio horiek landa-eremutik pantaila guztietara eraman ahal izateko. Proiekzioa ekainaren 7an izango da, 19: 00etan, Nafarroako Filmategian.
Ganaderas en Red (GeR) Espainiako bazter guztietako 170 artzain eta abeltzain estentsibo baino gehiagok osatzen dute. Sare hori 2016an sortu zen, hain maskulinizatuta dagoen sektore horretako emakumeak ikusarazi eta ahotsa hartu nahian, lanbidea eta bertan duten lekua defendatzeko. Horien artean, Maite Sánchez Goizuetako abeltzain ekologikoak aktiboki parte hartzen du, eta datorren ekainaren 7an dokumentalaren aurkezpenean egongo da. Proiekzioaren ondorengo solasaldian, Maite Sanchezek eta Leire Ayala Bizkaiko abeltzain ekologikoak parte hartuko dute. Leirek arraza piriniarreko behiak ditu, eta abeltzaintza erregeneratiboa egiten du.
Maite Sánchezek 20 urte baino gehiago daramatza «Domiña Abeltzaintza Ekologikoa» bizi-proiektuarekin. Proiektu horretan, Garazi, Anxo eta Indar seme-alabekin batera, Betizu arrazako behiak hazten ditu, «Europako azken behi basatia», galtzeko arriskuan dagoen espeziea, erdi-askatasunean bizi dena, behi txikia baita, iristeko zailak diren mendiak eta malda handiak garbi mantentzeko ezinbestekoa, baina sukaldaritzako balio handiko haragia duena beste arraza batzuen aldean.
Dokumentalean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, emakume abeltzainek lurraldean duten errealitatea bertatik bertara ezagutzeko.