Hainbat gune sanferminetan elikagai ekologikoak kontsumitzeko

    Helburua Nafarroako jaki ekologikoen erakusleihoa izatea da, kalitatezko produktuak sustatuz eta eskainiz. Posible delako sanferminetan disfrutatzea eta, era berean, elikagai ekologikoak kontsumitzea, tokian tokiko produktoreei bultzada emanez. Aurten, Herri Sanferminak hainbat postu ekologiko jarriko ditu, ohikoa den jantokiaz aparte, bertan  eskaintzen dituzte tokiko eta produktu ekologikoak. Postuen artean, krepeak, taloak eta mojito ekologikoa egonen dira. Uztailaren...

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Helburua Nafarroako jaki ekologikoen erakusleihoa izatea da, kalitatezko produktuak sustatuz eta eskainiz. Posible delako sanferminetan disfrutatzea eta, era berean, elikagai ekologikoak kontsumitzea, tokian tokiko produktoreei bultzada emanez.

    Aurten, Herri Sanferminak hainbat postu ekologiko jarriko ditu, ohikoa den jantokiaz aparte, bertan  eskaintzen dituzte tokiko eta produktu ekologikoak. Postuen artean, krepeak, taloak eta mojito ekologikoa egonen dira. Uztailaren 8an, igandearekin, postuak Baratxurien enparantzan egon dira 11:00etatik 20:00etara eta uztailaren 12an, berriz, postuak ondoan dagoen O plazan egonen dira.

    Aurten ere kolektiboak elikadura ekologikoaren alde egin du eta O plazaren txoznan hamaiketakoak, eguneko menua eta pizzak izanen dituzte bertan. Elikagai ekologikoak eta bertakoak izanen dira gehienak. Joan den urteetan bezala, Herri Sanferminak elikagai osasuntsuen alde eta ekologikoen alde egin du, hurbilekoak eta sasoikoak.

    Bestalde, Carlos III. Etorbidean, Orreaga kalearen ondoan (Entzierroaren monumentua) Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarteak bi gune izanen ditu jaki ekologikoak erosteko eta dastatzeko. Hain zuzen ere, taberna moduan funtzionatuko du gune bat eta bestea, berriz, denda bezala. Antolatzaileak pozik daude joan den urtean oso arrakastatsua izan zelako. Hortaz, uztailaren 5etik aurrera eta uztailaren 14ra arte irekita egonen da, goizeko zortzietatik gaueko hamaikak arte. Bertan, besteak beste, ardo ekologikoa, gazta, txorizo ekologikoa, olioa, haragia... egonen dira.

     

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org