Denda ekologikoetan abiatu du NNPEKk errezeten kanpaina bat; horrez gain, ostalaritzan jardunaldi ekogastronomikoak eginen ditu
Urriaren 7tik 13ra Nafarroa Saltsa Berdean ospatuko da, elikagai ekologikoak saltzen dituzten tokiak —dendak, jatetxeak, tabernak eta hotelak— ikustarazteko kanpaina.
Kanpainak bi zati ditu. Alde batetik, errezeten lehiaketa bat egonen da. Horretarako beharrezkoa da erostea NNPEKrekin bat egiten duten salmenta puntu ekologikoren batean eta bertan 150, 100 eta 50 euroko saria irabazteko aukera dago denda ekologikoetan erosketak egiteko. Bestalde, jardunaldi ekogastronomiko batzuk egonen dira eta horietan ostalaritzako 28 establezimenduk elikagai ekologikoekin eginiko errezetak proposatuko dituzte eta haien proposamen gastronomikoan sartuko dituzte kanpaina iraun bitartean. Errezeta horiek eskatzen dituztenek, 150, 100 eta 50 euroko saria jaso dezakete sareko jatetxeetan gastatzeko.
Errezeten lehiaketan berezitasun bat dago; irabazi duen proposamenak erosketa egin duen salmenta tokiak sari baliokidea jasoko du, hau da: 150, 100 eta 50 euro; kasu honetan, trukatzeko NNPEKren jatetxe sareko edozein.
Kanpaina honek abiapuntu izan nahi du beste hainbat ekintza egiteko ostalaritza saltokietan eta dendetan promozioa sustatzeko; bi hanka oso garrantzitsu baitira kontsumitzaileei Nafarroako hurbileko elikagai ekologikoak ikusarazteko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org