EKOaula CPAEN/NNPEKen proposamen bat da, Nafarroako ikastetxeekin lankidetzan aritzeko elikadura ekologikoaren ezagutza eta onurak areagotzeko.
Hirugarren urte honetan, ikasleei prestakuntza eman zaie, ikasgelako hezkuntza-jardueren bidez; irakasleak CPAEN/NNPEKen eguneroko lanari buruz sentsibilizatu dira, eta familiak nutrizio-tailerren eta elikagai ekologikoekin egindako sukaldaritza-eskolen bidez.
Hainbat EKOplan egin dira, eta horietan Nafarroako nekazari eta abeltzain ekologikoak bisitatu dira. Horrela, ikasleek bertatik bertara ikasi dute elikagai ekologikoak nork, non eta nola ekoizten eta egiten diren.
Beren lursail eta instalazioetako ateak ireki dituzten eta ikasleak sentsibilizatzeko jarrera eta ilusio handiz lagundu duten ekoizle eta elaboratzaile ekologikoek beharrezkotzat eta funtsezkotzat jotzen dituzte ekintza horiek kontsumo-eredua aldatzeko.
Edizio honetan hainbat operadore ekologiko bisitatu dira: AndalorreEKO okindegi ekologikoa Gartzainen, Jauregia gaztandegi ekologikoa Anizen, Elkarkideko baratzeak Iruñearen erdialdean, Koldo Vicente de Otsagabia abeltzain ekologikoa, Bagordi upategiak Andosillan, Camponuevo Alimentación Cascanten, Finca Regenera Lerín eta Aceite Artajo de Fontellas oliba ekologikoa.
Hezkuntza-proiektuaren eta ikastetxeen parte-hartzearen balorazioa oso ona izan da, oso interesgarria baita hain adin goiztiarreko elikagai ekologikoen inguruan kontzientziatzen hastea.
CPAEN/NNPEKek modu positiboan baloratzen du ikastetxeen inplikazioa, bai eta beren proiektuak ezagutzera eman dituzten ekoizleen eta/edo elaboratzaileen inplikazioa ere.
2026an parte hartu duten ikastetxeak:
Bestalde, CPAEN/NNPEKek eta Ausolanek akordio bat sinatu dute EkoSabor kanpaina aurrera eramateko. Bertan, eskola-jantokiaren bidez ikasleei eta familiei ezagutza eta sentsibilizazioa ematea eta enpresak berak eskaintzen duen menuan oihartzuna izatea izan da helburua.
Nafarroa osoko 57 ikastetxek (9.000 menu produktu ekologikoekin) parte hartu dute ekintza honetan, eta 11 izan dira prestakuntza espezifikoa jaso dutenak. Iruñerrian kokatzen diren zentroak.
Era berean, Nafarroako bi osasun-zentrok, Tuterako Reina Sofia ospitaleak eta Iruñeko San Miguel klinikak, pintxo ekologikoa egin dute langileen kafetegian eta kafetegi publikoan.
Ausolanen ekintzekin amaitzeko, jantoki propioa duten bi enpresak elikagai ekologikoak txertatu dituzte menuan: Graftech Iberica Ororbian eta Tafalla Iron Foundry Tafallan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org