Nafarroako gatza ekologikoak eguna ospatu du Urrezko Gatzagan.

Uztailaren bukaeran, Gatzaren Eguna ospatu zen milaka lagun batuz Urrezko Gatzagan, estatuko gatz ekologiko bakarra ekoizten den herrian. Urrezko Gatzagan ekoizten den gatza bereziki berezia da. Hasteko erromatarren garaitik gatza ekoizteari utzi ez zaiolako gaur egunerarte. Jarraitzeko estatuko gatza ekologiko bakarra delako, kalitate handiko produktua etxe eta jatetxeetan erabilia. Azkenik, gatz honek data berezi bat duelako, Gatzaren eguna. Hartan gatza da ardatza, iturri...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Uztailaren bukaeran, Gatzaren Eguna ospatu zen milaka lagun batuz Urrezko Gatzagan, estatuko gatz ekologiko bakarra ekoizten den herrian.

Urrezko Gatzagan ekoizten den gatza bereziki berezia da. Hasteko erromatarren garaitik gatza ekoizteari utzi ez zaiolako gaur egunerarte. Jarraitzeko estatuko gatza ekologiko bakarra delako, kalitate handiko produktua etxe eta jatetxeetan erabilia. Azkenik, gatz honek data berezi bat duelako, Gatzaren eguna. Hartan gatza da ardatza, iturri natural batetik aterata, gatza Tetiseko aurrehistoriako iturritik dator.

Urrezko Gatzagako gatza, ekologikoa izanik, egun horretan protagonista da, baina beste ekintza eta produktu daude berdan: J. I. duten Ardoa, Nafarroako arkumea, barazkiak, artisau produktuak eta gazta besteak beste. Jardunaldian zehar akotariko ekintzak burutzen dira: dastaketak, ardo dastaketak, antzerkiak, erakusketak (animaliak, txakur txapelketak,) eta bestelako erakustaldiak gastronomía munduarekin harremana dutenak. Urtez urte, geroz eta jende gehiago hurbiltzen da ehun biztanle eskas dituen herri honetara, auzolanean antolatutako jaialdiaz gozatzeko.

Proposamen hauetaz gain, urtez urte batzuk aldatzen dira, errepikatzen diren zenbait ekintza daude jardunaldiari nortasuna emanez. Bertaratzen diren pertsonak, ur gaziko piszinan bainatzeko aukera dute, baita gatzagak bisitatzeko edota gatzategitik oinez pasatzeko ere.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org