Nafarroa Saltsa Berdean: errezeta ekologikoen lehiaketa itzuli da

Urtarrilaren 2tik 22ra bitartean, CPAEN/NNPEKk Nafarroa Saltsa Berdean lehiaketaren bosgarren edizioa jarriko du abian. Kanpaina oso gozoa, salmenta puntu ekologikoak ezagutzeko, Nafarroako elikagai ekologikoak erosteko, errezetak partekatzeko eta sariak irabazteko. Helburua: CPAEN/NNPEKen Salmenta Puntuen Sarea eta Jatetxe Jasangarrien Sarea sustatzea.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Urtea errezeta osasungarri eta jasangarriekin hastea proposatzen dizuegu. Gainera, Nafarroako produktu ekologikoekin kozinatzeak badu saria. CPAEN/NNPEKek bosgarren urtez jarraian jarri du abian Nafarroa Saltsa Berdean errezeta lehiaketa. Ekimen horretan parte hartzen duten pertsonek 150, 100 eta 50 €-ko sariak irabazi ahal izango dituzte elikagai ekologikoekin lan egiten duten tokiko saltoki txikian kontsumitzeko.
 
Lehiaketa honen bidez, bertako elikagai ekologikoen aldeko apustua egiten duten 40 saltokitik gora ezagutzera eman nahi dira. Sektore hori funtsezkoa da CPAEN/NNPEKren ekoizleentzat, Nafarroako kontsumitzaile eta ekoizle ekologikoen arteko lotura egiten baitu. Nafarroako hiriburuan eta beste herri txiki batzuetan lan egiten duten saltokiak dira, elikagai osasuntsuak, sasoikoak, eta ekologikoak eskaintzen dituztenak. Salmenta-puntu horiek, gainera, merkaturatze-bide garrantzitsuak dira ekoizle askorentzat beren ekoizpena aurrera ateratzeko.
 
Nola parte hartu
Nafarroa Saltsa Berdean parte hartzea oso erraza da. CPAEN/NNPEK sareko denda ekologiko batean erosi behar dira elikagaiak, errezeta osasungarri eta jasangarri bat prestatu, argazki bat atera eta errezetarekin batera bidali cpaen@cpaen.org helbide elektronikora, osagaiak zein dendatan erosi diren adierazita.
 
Facebooken, Xen eta Instagramen ere partekatu daitezke errezeta eta argazkia. Lehiaketan parte hartzeko osagaiak erosi diren establezimendua izendatu behar da, @navarraecologica etiketatu eta #NafarroaSaltsaBerdean hastag-a erabili. Errezetak jasotzeko epea urtarrilaren 2tik 22ra bitartekoa da.
 
Errezetak iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta baloratuko dira, hala nola osagaien jatorria eta sasoikoak izatea, bai eta errezetaren sormena ere.
 
Bezeroentzako, dendarentzako eta jatetxeentzako saria
 
Lehiaketa honen originaltasuna kontsumitzaileek, saltokiek eta ostalaritzak irabazten dutela da. Alde batetik, errezeta-lehiaketa irabazten duen pertsonak 150 €-ko kupoia jasoko du lehen saria irabazten badu, 100€ bigarrenak eta 50€ hirugarrenak, bere denda ekologikoan elikagaiak erosteko. Bestetik, osagaiak erosi dituzten dendek zenbateko horietako erosketa bat izango dute bermatuta beren establezimenduetan, baina, horrez gain, arduradunek sariaren pareko kupoi bat jasoko dute Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxean gastatzeko. Eta asko dute aukeratzeko: Michelin izarra duten jatetxeak, erretegiak, pizzeriak, eguneko menuko jatetxeak edo makrobiotikoak. Hogeita hamar establezimendu baino gehiago Nafarroa osoan, elikagai ekologikoekin.
 
Horrela, CPAEN/NNPEKek elikadura ekologikoan aritzen diren saltokiak eta elikagai horien aldeko apustua egiten duten jatetxeak ezagutarazten lagundu nahi du. Gainera, salmenta-puntu horiek merkaturatze-bide laburrak eta tokiko kontsumoa sustatzen dituzte, garapen iraunkorra eta landa-mundu bizia mantentzea bultzatuz.
 
Lehiaketari, dendei eta jatetxeei buruzko informazio guztia hemen: https://www.navarraecologica.org/eu/gastronomia/navarra-en-salsa-verde

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org