Datorren urteari begira CPAEN/NNPEKek kontseilua bera eta operadoreak sustatzeko plan berria eratu du, beste hitz batzuetan esanda, bideorri berria sortu du tokiko produktu ekologikoak ezagutarazteko.
Aurretik azaldu bezala, 2018an egindako ekimenak positiboki baluratuak izan ostean, horietako batzuk erreferentziatzat hartuak izan dira eta beste ekimen berritzaile batzuk garatuko dira 2019an.
Ardatz nagusietako bat, berriz ere, azokak izango dira. Haien artean Nafarroa Ekologikoa, CPAEN/NNPEKek antolatutako ekitaldiak bere laugarren edizioa ospatuko du eta berrikuntzak ekarriko ditu. Gainera operadoreak Madril eta Bartzelonako BioCulturan, EAEko Bioterran, Madrilgo Organic Food Iberian eta nazioarteko BioFachen (Alemania) egongo dira.
Tankera honetako ekitaldietan egotea oinarrizkoa da, batez ere Nafarroako ekoizpena eta produktuak mapan kokatuak izan daitezen, horiek ezagutarazteko eta ekoizle, merkatari eta kontsumitzaileen artean harreman berriak garatzeko. Gainera horietan, operadoreek eskarmentua, prozesuak eta iritziak elkartrukatu ditzakete beste lurraldeetako ekoizleekin.
Dastaketak eta tailerrak beste oinarrietako bat izango dira eta puntualki urtean zehar eskainiko dira ekimen propioen bidez eta publiko anitzei irekiak: haurrak, ekoizleak… CPAEN/NNPEKen iritziz, oinarrizkoa da kontsumitzaileek lehen eskuz frogatzea produktu ekologikoak ekartzen dituen onurak, eta ekoizpenari dagokionez, persona eta enpresa berriak “Eko” Ekoizpenera saltoa emateko aukera sortzen da. Tailerren bidez, gainera, kontsumo ohitura batzuetan oinarritzen da: bertako produktua, sozialki eta ingurugiroarekiko jasangarri eta arduratsua, sasoiko produktua…
Kontsumitzaileak dira ere hostalariak. CPAEN/NNPEKentzat oso garrantzitsua da bertako sukaldari eta arduradunek produktu ekologikoen aldeko apustuta egitea, izan ere hauek herritarrei hurbiltzeko beste bide bat dira, eta operadoreen hazkundea ahalbidetzen du bide honek. 2019ko planean Jatetxe Jasangarrien Sarearen hazkundea aurreikusten da, modu honetan egun diren 30ak gainditu nahi dira. Horretarako CPAEN/NNPEKek taberna eta jatetxeekin elkarlanean jarraituko du eta zenbait ekimen berreskuratuko ditu: Ardo Arrosa eta Pikiloaren Astea edota Patata Tortilaren Astea besteak beste.
Gainera, 2019ko Hedapen Planaren barruan beste ardatz nagusi bat salmenta puntuak izango dira, “Zure erosketa ekologikoa, zugandik hurbilago” kanpainaren bitartez. Egun 60 salmenta puntu batu dira CPAEN/NNPEK era eta Nafarroa osoan banatzen dira.
Medioen presentzia lan neketsua izango da kontseiluarentzat, eta indartu nahi egin da, publizitate sarbideen bidez baina baita, elkarrizketak eskainiz, ekoizleak ikusentzunezkoetan agertzea bermatuz… Gainera sortu berri den kontseiluaren web guneak (www.cpaen.org ) eta Nafarroa Ekologikoarenak (www.navarraecologica.org ) barne eta kanpo laguntza emango diete operadore, kontsumitzaile eta saltzaileei. Biak sare sozialetako presentziak indartuak izango dira.
Borraja Komandoak gerrila ekintza berriak egingo ditu ekoizpen eta elikadura ekologikoak bultzatzeko eta garapen eta ingurugiro garbi eta jasangarriak mantentzearen garrantzia nabarmenduz.
CPAEN/NNPEKetik, azken finean, 2019a ekoizpen ekologikoarentzako hazkuntza urtea izatea espero da, eta hori soilik, gizartearen jabetzeak, gizarte eta ingurugiro garapen jasangarriak eta bertakoa eta arduratsua den kontsumoa bultzatzeak ekarriko dute.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org