Iruñea, Aiegi eta Noain, Biochef sukaldaritza erronkan garaile

Iruñeko zinegotzi den Joxe Abaurreak, Biotxef-ek Noainen ezarritako sukaldaritza erronka irabaztea lortu zuen. Zilarrezkoa Juan Mari Yanzi, Aiegiko alkateak, lortu zuen eta Noaingo alkate den Alberto Ilundainek brontzea. Gainera Barañain, Tafalla, Argedas eta Berriozargo alkateek, zein tuterako Olga Risueño zinegotziak parte hartu zuten

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Plater irabazlea arrautz pistoa suertatu zen, bigarrena tenperatura baxuan egindako arrautzak barazkiekin eta hirugarrena lapiko morunoa, antxoa, patata eta barazkiekin. Epaimahaia Mandarra de la Ramoseko Lumik, Paris 365ko Daniel Fernandezek, Alhambrako Javier Diaz Zalduendok, Baserriberriko Iñaki Andradasek eta Tres Reyes hotelero sukaldari den Enrique Martinezek osatu zuten.

Alkate eta zinegotziak 10.30tan jarri ziren sutan eta 13.00a arte izan zuten tartea amaitzeko. Orduan, epaimahaiak bere ebazpena eman du, eta gero 300 pintxotan banatuta, eta hautetsiek prestatutako plater desberdinak banatu ziren herri dastaketan. Errezeta guztiak CPAEN/NNPEK-ek bermatutako produktu ekologikoekin prestatu ziren. Kontseiluak ere Biochef proiektuan parte hartzen du.

Sukaldaritza Erronka, Bionoain feriaren barne antolatu zen, bertan tailerrak eta ikastaroak egin ziren, ogi, hazi eta bioeraikuntzaren inguruan besteak beste. Ehunka pertsona hurbildu ziren Noainera, goizeko giro ona probestuta, eta antolatzaileak beste bat prestatzeko prest daude.

 

Biochef

Noain-Elortzibar eta Iruñeko Udalek BIOCHEF proiektua sustatzen dute, produktu ekologikoen kontsumoa sustatuz, hostalaritza eta lorazaintza jasangarriak azpimarratuz eta kilometro 0 ekoizpenari presentzia emanez. Hori gizarte eta ingurugiro baloreak dituzten zenbait ekintzen bidez eragiten dute.

Proiektuarren baitan, udalotako alkateek aurretik aipatutako helburuekiko duten konpromezua adierazi nahi dute. Egun hontako formatuak sormena eta aisirako lekua da. Gainera, ekitaldi gastronomikoaren bidez, udal arduradunen hurbiltasuna sustatzen da.

Biochef-en parte hartzen duten jatetxeak honakoak dira: Rodero, Errejota, Martintxo Sagardotegi-Erretegia, Gaucho, Ábaco, Alhambra, Europa, Merca’o, Mandarra de la Ramos, Hotel Tres Reyes, Baserriberri, Larraina eta Obas. Hauekin bate giten du ere, París 365-k.

 

Bionoáin

Sukaldaritza Erronka, Bionoain Feriaren baitan ospatu zen, aurten bere 6. edizioa izanik eta Zentzumenen Parkean ospatu zen. Urteroko hitzordu honek, jasangarritasunarekin konpromezua adierazten duten erakunde eta enpresak biltzen ditu, jai giroan, aisia eta Etorkizuna orekatuagoa sustatzearren.

Arlo guztietako alternatibak aurkeztu ziren: energia berriztagarriak, mugikortasun jasangarria, bioeraikuntzak, energia efizientzia, nekazaritzaeta lorazaintza ekologikoak, kontsumoarduratsua, banka etikoa eta bestelako hainbat proiektu alternatibo.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org