Ribaforadako San Bartolome ikastetxeak Aceites Artajo ezagutu du Ekoaula programaren barruan

Ribaforadako eskolako Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek Aceite Artajo dolarea bisitatu zuten apirilaren 28an.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bisitan, 60 ikasleek gertutik ezagutu zuten olioak egiteko prozesua, produktua nondik datorren eta enpresa familiarraren atzean dagoen prozesu guztia.

Aurretik, ikasgelan, Eurohostoa produktu ekologikoetan identifikatzen ikasi zuten. Zigilu horrek Europako araudiaren arabera bere jatorria eta ekoizpena ziurtatzen ditu, EKOplan honen arrazoiari zentzua emanez.

Baita ere, olio dastaketa eta Nafarroako elikagai ekologikoeko hamaiketakoa disfrutatu zuten, CPAEN/NNPEK-en eskutik.

Bisitarekin amaitzeko, lursailaren ingurua ezagutzeko aukera izan zuten, informazio-gune desberdinek gidatutako ibilaldi batekin, eta dolarearen inguruko bidezidorrak eta bertako biodibertsitatea ezagutu ahal izan zituzten.

Esperientzia horri esker, inguruko ekoizleen lana balioetsi dute, eta txikitatik sustatu dute iraunkortasunaren eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren garrantzia.

CPAEN/NNPEK Aceites Artajoen lan ona eta aldez aurreko jarrera eskertzen dugu, haurrak dibulgazio-proiektu honetan sentsibilizatzea ahalbidetuz.

 

 

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta, Ekoaulak aukera ematen du elikadura ekologikoak duen garrantziaz jabetzeko. Izan ere, etapa horretan, ikasleak gero eta gehiago jabetzen dira sasoiko produktuak eta ekologikoak kontsumitu behar dituztela, kilometro 0  aldeko apustua egin behar dutela eta landa-ingurunea garatzen lagundu behar dutela.

Hezkuntza-proiektua CPAEN/NNPEKek Landa Garapen eta Ingurumen Sailarekin duen lankidetza-hitzarmenaren barruan dago.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org