Nafarroako hiriburuan izan zen joan den asteburuan Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Tokian tokiko tomateak, antzinako tomateak eta tomate ekologikoak bat egin zuten jai giroko festan. Bisitari andana gerturatu ziren tomateak dastatzera eta erostera, izan ere, Nafarroan landatutako barietate interesgarriak zeuden: lodiak, moreak, beltzak, zebra tomateak, bonbilla tomateak, malacara tomateak...
Salmenta onak, bisitari asko eta eguraldia lagun zutelarik ospatu egin zen joan den irailaren 9an, larunbatarekin, San Nicolas plazan Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Bertan ospatu zen Antzinako Tomateen lehiaketa eta Peraltako nekazaria den Jose Mari Bustok irabazi zuen lehiaketa Tuterako tomate itsusi batekin. Bigarren saria Caparrosoko Ricardo Antonentzat izan zen marmande arrosa batekin, eta hirugarrena, berriz, Olabeko Ana Ansarentzat. Baztango tomatea aurkeztu zuen Ansak.
Landare kontsumitzaileen elkarteak, Gasterea gastronomia elkarteak, Gazteleku elkarteak, Nafarroako hazien sareak eta Slow Food Pamplona/Iruñeak antolatuta eta NNPEK-k, Nafarroako Elikagai Artisauak, Iruñeko Udalak eta Reino Gourmetek babesturik, bertaratu ziren pertsonek antzinako tomateen barietate desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, izan ere, gaur egun kontsumitzen ditugun tomate gehienak hautespen genetikoa eta bestelako laborantza tekniken ondorio dira.
Antzinako tomateen erakusketaz gain, tomate hazien trukaketa eta tomatearen bidaiak erakutsiko zituen erakusketa bat egon ziren asteburuan. Honen bidez, jakin ahal izan zen hurbileko tomate ekologikoaren eta tomate industrialaren arteko aldeak. NNPEK-k antolatu du.
Azkenik, nabarmentzekoa da aldez aurretik egin ziren antzinako tomateen eta antzinako tomatez egindako zopa hotzen dastaketa eta antzinako tomateen herri dastaketa. Dudarik gabe, hitzordu arrakastatsua, eta tomate hauek ezagutzera emateaz gain, antzinako tomateen barietate desberdinen alde egitea nekazari txiki askoren lana ikustarazi eta aitortzea suposatzen du. Euren lanarekin tomateari lotutako ezagutza babestu, biodibertsitatea sustatu eta kalitate organoleptiko handiko tomateak lortzea ahalbidetzen dute. Hori dela eta, benetako tomateen zaporea dute tomate hauek.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org