Udako garaia denez eta bero handia egiten duenez, plater batzuk gomendatuko dizkizugu, errezeta ekologikoen esteka honetan aurki ditzakezunak. Plater freskoak, Nafarroako denda ekologikoetan aurki daitezkeen osagaiekin egiteko, hemen ere aurki daitezkeenak.
Urte osoan, Nafarroako baratze ekologikoek landatik etxera zuzenean iristen diren barazkiak ekoizten dituzte. Produktu horietan naturak bere erritmoa ezartzen du. Lurra ez da bortxatzen, landareei beren bidea jarrai dezaten uzten zaie, herbizidarik, plagizidarik edo ongarri kimikorik gehitu gabe, biltzeko une egokia iritsi arte.
Naturaltasun hori bilatzen dute, hain zuzen ere, NNPEK-i atxikitako jatetxeetako sukaldeetan lan egiten duten pertsonek; izan ere, sukaldaritza onaren sekretua lehengaian dago, eta jakietan egiten diren prozesuek emaitza egokia izan dezaten bermatzen duen kalitatea izatea.
Udako garaia denez eta bero handia egiten duenez, plater batzuk gomendatuko dizkizugu, errezeta ekologikoen esteka honetan aurki ditzakezunak. Plater freskoak, Nafarroako denda ekologikoetan aurki daitezkeen osagaiekin egiteko, hemen ere aurki daitezkeenak.
Proposamen horien artean zopa hotzak daude, eta ezagunena Gazpatxoa da, aldaera asko onartzen baititu. Baina ez da merezi duen bakarra: gazpatxoa bulgariar erara, ajoblankoa edo kalabazin, mendafin eta albahaka gazpatxoa oso proposamen aberatsak dira, eta udako plater zaporetsuen errezeta-liburua aldatzen lagunduko digute.
Plater sendoagoekin ere proba dezakezue, baina hotzak, hala nola dilista edo garbantzu entsaladekin. Azken hauek, izokin gordinarekin, tomate, martorri, perrexil eta oliba-olio birjina estrarekin eta limarekin onduak, zoragarriak dira.
Zopa hotz eta entsaladetan murgiltzera animatzen zaituztegu, seguru denboraldi honetan gozatuko duzuela. Eta partekatu nahi duzuen errezetaren bat baldin baduzue, ez izan zalantzarik eta bidal iezaguzue argitaratzeko, sukaldaritza eta ekologia maite ditugun guztiok eskertuko dizuegu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org