Udan zuku freskoak, osasungarriak eta ekologikoak!

Sasoi honetan, gure baratzeak gainezka daude, tomateekin, erremolatxekin, azenarioekin eta beste barazki eta fruta askorekin, zuku gozo-gozoak eta osasungarriak egiteko balia ditzakegunak. Uda honetan gozatzeko hainbat zuku ekologiko proposatzen dizkizuegu.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Udarekin batera, zerbait freskoa eta, oro har, gozoa edateko beharraren sentsazioa areagotu egiten da. Eta freskagarriak edo zuku artifizialak hartu beharrean, zuku ekologikoekin egiten badugu?
 
Zuku ekologikoen onurak asko dira: gorputza hidratatzen dute eta bitamina eta mantenugai natural ugari ematen dizkiote gure organismoari, eta, aldi berean, ez ditugu substantzia kimikoak eta azukre erantsiak hartzen.
 
Gainera, fruta ekologikoak ez du gehigarririk, ez kontserbagarririk, ez zaporearen indartzaile faltsurik. Modu naturalean usain eta kolore gehiago dute, eta zapore tradizionalak intentsitate handiz kontserbatzen dituzte. Uhmmm!
 
Fruta eta barazki ekologikoa hondakin toxikorik gabe dagoenez, gure organismoak behar bezala asimilatzen ditu, haren funtzio metabolikoak aldatu gabe, eta, gainera, gure immunitate-sistema hobetzen dute.
 
Zuku fresko, antioxidatzaile eta ekologiko batzuk aukeratu ditugu udako hilabete hauetarako. Gozatu uda ekoaz!
 
 
 
 
 
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org