Heldu den urriaren 19tik 21era, Milango Ituna sinatu duten alkateen goi bilera eginen da Valentzian. Iruñeko Udalak orain dela hilabete batzuk bat egin zuen Milango Itunarekin eta ordutik beste udal batzuekin lanean ari da politika agroekologikoak aurrera eramateko eta sare bat sortzeko. Udaleko langileek parte hartu dute Sarearen Talde Motorraren bileretan, eta bertan eztabaidatu da, besteak beste, tokian tokiko elikagai politiken erreminta zehatzetan dagoeneko existitzen diren praktika oneko adibideekin. Lan taldeak askotarikoak dira: elikagai gobernantza eta prozesu parte-hartzaileak; agroekologiaren ekintzailetasuna; eta tokian tokiko merkatuak sustatzea.
Iruñeko Udalak Milango Paktuarekin konpromisoa hartu du eta horren adibide da udaleko haur eskolen menu osasungarriak. Joan den urtean esperientzia pilotua izan zen bi zentrotan (Hello Buztintxuri eta Donibane Haur Eskola) eta ikasturte honetan eskola guztietara zabalduko da. Helburua da menu osasungarriagoak egitea tokian tokiko elikagaiekin, sasoikoak eta ekologikoak direnak eta guztiak zuzenean ekoizleei hartutakoak. Aldaketa hauen oinarria kalitatearen hobekuntzan, jateko gogoan eta jasangarritasun ekonomikoan, sozialean eta ingurumenean datza.
2016an sinatu zuen Milango Ituna Iruñeko Udalak 2016an eta biodibertsitatearen defentsan lan egiteko konpromisoa hartu zuen, baita zirkuitu laburrei eta zero kilometroari loturiko elikadura sistema iraunkorrago baten alde egiteko ere. Eredu horren ondorio zuzenena da inplikazio positiboak izaten dituela tokiko ekonomian, osasunean, janari kulturan eta agroekosisteman berean. Milango Ituna elikagai politika integralak eta koherenteak bultzatzen saiatzen da garapen jasangarria eta baita ere aldaketa klimatikoa kontutan izanik.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org