Moztu tipula laukitxoetan, txanpiak xafla finetan eta baratxuri birrindua.
Kazola batean olioa berotu, eta tipula salteatu, baratxuriarekin eta gatz pittin batekin batera, doratu arte. Jarraian perretxikoak gehitu eta 5-8 minutuz salteatu, ura askatzen utzi arte.
Aurretik ongi garbitu duzun artatxikia sartu. Erregosi dena minutu batez, isuri ura, eta irakitean gatza eta oreganoa bota. Su moteleko suan kozinatu taparekin 25-30 minutuz. Urik gabe geratu behar da.
Artatxikia egosi ondoren, landare-edaria gehitu, kroketa-masaren ehundura lortu arte. Utzi hozten eta gorde hozkailuan 4 orduz gutxienez.
Bol batean irina eta ur pixka bat gehitu. Masa pixka bat motela egon daitekeela uste baduzu, gatza gehitu dezakezu. Hagaxka batekin nahasi, testura likido eta lodi bat lortu arte. Bestalde, polenta geruza bat duen erretilua prestatu.
Ore zati bat moztu, moldea egin, irinezko errebozatuan sartu eta polentarekin estali.
Kroketak frijigailuan edo zartaginean frijitu ditzakezu. Paper xurgatzaile bat atera, gehiegizko olioa kentzeko, eta zerbitzatzeko prest.
Goza itzazu kroketa gozo eta kirrinkari hauek zereal integralarekin, esnekirik gabe, arrautzarik gabe eta glutenik gabe!
Travesía Bernardino Tirapu, 5,
31014 Iruña
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org