Talo (Arto-krepa), sagarrez eta udarez betea zitrikoen saltsarekin (Elbete ostatua)

Posada Elbete

Errezetaren prestakuntza

Bol batean arrautzak, bainilatutako azukrea, arto irina eta esne edalontzia ipini. Ongi irabiatu, irabiagailuarekin.

100 g gurin disolbatuko ditugu krepera batean, eta aurreko nahasketari gehituko gatzaizkio. Nahastu. Ordu erdi atseden hartzen utziko dugu, irina harrotu dadin. Ez dugu krepera garbitzen. Horrela koipeztatuko dugu taloak egiten ditugunean.

Betegarria: Gurina desegiten dugu eta ipintzen dugu: sagarra azala gabe eta karratutxoean, udarea azalarik gabe eta karratutxoetan. Gero, azukrea botatzen diogu eta kolorea lortzen uzten dugu. Mahaspasak eta moskatela betegrarrian ipinitzen dugu (5 minutuz sukaldatzen dugu,  alkohola lurrundu arte).

Krepeak prestatu. Irabiatu berriro aurreko nahasketa. Berotu oso ondo krepera, koipeztatuta egongo baita, eta krepeak egingo ditugu. Luzatuta utzi, hoztu daitezen; bestela, itsatsi egingo zaizkigu. Hotzak daudenean, eman triangelu forma eta bete betegarriarekin.

Aurkezpena

Platereratu eta laranja-erredukzio batekin gainetik bota (murriztu laranja-zukuaren 2 baso 100 gr-ko azukrearekin).
Frutekin ere apaindu dezakezu.

Osagaiak

Osagaiak 10 talo lortzeko:

  • 3 arrautz ekologiko
  • Arto irin ekologikoa (4 goilarakada)
  • Maizena (2 goilarakada)
  • 100gr gurin ekologikoa
  • 300gr esne ekologikoa
  • Bainilatutako azukrea
  • Bategarriaren osagaiak:
  • 4 sagar ekologiko
  • 3 udare
  • Mahaspasak
  • 40gr gurin ekologikoak
  • Edalontzi bat moskatel
  • Azukrea

Non erosi eta dastatu Nafarroako elikagai ekologikoak

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org