CPAEN/NNPEKek produktu ekologikoekin egindako pintxo onenaren saria eman berri du 2024ko Pintxoaren Astean. Kasu honetan, Lorea Lozada Monasterio Tabernako sukaldariak jaso zuen saria, 80 monas dan para mucho! proposamenarekin: Nafarroako produktu ekologikoekin egindako tartaleta da. Hala, tartaleta egiteko, La Panaceako arroz integral ekologikoaren irina; Biotraillako tipula, perrexila, baratxuria etaapioa; Girones etxeko gatza; Ekollaondo etxeko arrautzak, Biosasuneko AOVE eta Beraska etxeko eztia erabiltzen dira. Zorionak, Lorea!
Bestalde, CPAEN/NNPEKko EKOtxef Goiza Isiegasak bigarren saria irabazi zuen AEHNk antolatutako Pintxo Astean, Txerri Bitxia proposamenarekin. Iaz urteko pintxo lehiaketako irabazlea izan zen.
CPAEN/NNPEKen saridun guztiak zoriontzen ditu, eta ostalaritzari dei egiten diogu beren establezimenduetan eta sukaldaritzako proposamenetan elikagai ekologikoak erabil ditzaten.